Gripearen aurkako kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

221.468 pertsonak hartu dute dagoeneko gripearen aurkako txertoa Euskadin

Osakidetzak ez du kasuen gorakada antzeman oraindik, baina datozen asteetan egoera aldatu daiteke, baldintza meteorologikoek txarrera egiten badute, Jaurlaritzak azaldu duenez.
Herritar bat, gripearen aurkako txertoa hartzen. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia
Herritar bat, gripearen aurkako txertoa hartzen. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia

Osakidetzak urrian abiatu zuen gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, eta, lehen hiru aste hauetan, 221.468 pertsonak hartu dute jada gripearen aurkako txertoa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), egunean 16.000 herritar inguruk, hain zuzen ere. Testuinguru horretan, gripearen aurkako prebentzio neurri eraginkor bakarra “immunizazioa” dela gogorarazi dute Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Iaz, 1.600 pertsona baino gehiago ospitaleratu zituzten.

Gauzak horrela, arrisku-taldeetako pertsonek txertoa hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak ohar batean. Zehazki, 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek eta haurdun daudenek osatzen dute talde hori. Datozen asteotan, oraindik, haien osasun-zentroetan jarri ahalko dute txertoa.

Aurreko denboraldian, gripeak eragin handiena izan zuen astea 2019ko hirugarren astea izan zen; 100.000 biztanleko 532,5 kasu erregistratu ziren orduan, eta, oraingoz, Mediku Jagoleen Sareak kasuen gorakada antzeman ez badu ere, datozen asteetan egoera aldatu daiteke, baldintza meteorologikoek txarrera egiten badute, Jaurlaritzak azaldu duenez.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du kanpaina honetarako 400.000 dosi baino gehiago eskuratu dituela, eta kopuru hori handitu egin daitekeela beharrezkoa bada. Dosi horiek erosteko 1,4 milioi euro inbertitu dira, aurreko kanpainan baino % 16 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X