Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena ez da guztiz bete 30 urte pasatu ondoren
1989ko azaroaren 20an sinatu zen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, Haurren Munduko Eguna ospatzen den egun berean. Espainiak 1990ean berretsi zuen nazioarteko tresnarik onartuena, guztira 195 estatuk sinatu baitute. Egun, AEB da hitzarmena onartu ez duen herrialde bakarra. 30 urte hauetan aurrerapenak lortu diren arren, Unicef eta Save The Children erakundeen arabera, haurren eskubideen urraketa larriak egiten dira oraindik.
Save the Childrenen esanetan, sexu-indarkeria salatu duten bi lagunetik bat adingabea da, eta adingabeen % 25ek baino gehiagok tratu txarren bat jasan duela azpimarratu du. Era berean, hamar gaztetatik zazpik haurtzaroan ziberbullyinga jasan dutela gaineratu du. Unicefen arabera, errenta baxu eta ertaineko herrialdeetan baliabide urriak dituzten haurrek bost urte bete baino lehen hiltzeko aukera bikoitza dute. Halaber, zazpi milioi haur baino gehiago ez direla aske nabarmendu du.
Save The Childrenek esan duenez, Espainia haur pobrezia handiena duen Europar Batasuneko hirugarren herrialdea da: bi milioi haur baino gehiago bazterturik bizi dira bertan. Gainera, erakundeak autonomia-erkidego batzuen eskola-bereizketa salatu du. Madrilen, esaterako, hamar ikastetxetik bi ghetto bihurtu dira. 0 eta 3 urte arteko haurren herena ez da haur eskolara joaten, gaineratu du gobernuz kanpoko erakundeak.
Save The Childrenen datuen arabera, 2018an Gibraltarreko itsasartetik Espainiara iritsi ziren etorkin guztien % 12 adingabe migratzaileak ziren. Andres Conde Save The Children erakundeko zuzendari nagusiaren hitzetan, "Espainian adingabe migratzaileek jasaten duten estigmari eta kriminalizazioari aurre egin behar diogu. Ez dugu ahaztu behar beren jatorrizko herrialdeetan indarkeria- eta pobrezia-egoeretatik ihes egiten duten adingabeez ari garela. Haien eskubideak bermatu behar ditugu, eta era berean, gizartea, ordezkari politikoak eta komunikabideak kontzientziatu eta informatu behar ditugu".
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak argitaratutako txosten bati erreparatuz gero, Saharaz Hegoaldeko Afrikan familia pobreenetako haurren erdiek baino ez dute elgorriaren aurkako txertoa jarri; etxe aberatsenetan, berriz, % 85ek jarri du. GKEek adierazi dutenez, egunero Pakistanen, Sierra Leonan, Yemenen eta Bangladeshen 34.500 neska 18 urte bete aurretik ezkontzera behartzen dituzte, eta 3 milioi neskari genitalen mutilazioa egin zaie.
Hala ere, Unicefek txostenean 30 urte hauetan lortutako aurrerapenak ere jasotzen direla nabarmendu du: bost urtetik beherakoen heriotza-tasa % 60 murriztu da, lehen hezkuntzan eskolara joaten ez diren haurren proportzioa % 18tik % 8ra murriztu da, eta hitzarmenaren printzipio nagusiek mundu osoko konstituzio, lege, politika eta praktika askotan dute eragina.
Bestalde, Save The Childrenek ohartarazi du mundu osoko 420 milioi haur gune gatazkatsuetan bizi direla, azken 20 urteetan erregistratutako kopururik altuena. Gainera, Nazio Batuen Erakundeak azpimarratu du 2010etik gatazka armatuetan egindako urraketa larrien kopurua hirukoiztu egin dela, 25.000tik gora izan baitira.
Afganistanen, 3,7 milioi haur baino gehiago ez dira eskolara joaten; Sirian, berriz, 2,1 milioi dira, eta, oro har, hiru ikastetxetik bat hondatuta edo suntsituta dago. Yemenen, munduko krisi humanitario larriena bizi duen herrialdean, hiru neskatik bat eta lau mutiletik bat ez dira eskolara joaten, eta duela lau urtetik hona Saudi Arabiak gidatutako koalizioak ezarritako blokeoaren erruz, 85.000 haur baino gehiago hil dira desnutrizioaren ondorioz.
Unicefen arabera, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoak asteartean, azaroaren 26an, argitaratuko duen ikerketaren arabera, 7 milioi haur baino gehiago daude migratzaileen atxiloketa-zentroetan, poliziaren zaintzapean eta espetxeetan.
Eusko Jaurlaritzaren omenaldi ekitaldia
Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60 urteak direla eta, Iñigo Urkullu lehendakariak "hurbiltasun, adostasun eta konpromiso handiagoa" proposatu du, "Euskal gizarteak haurrei helarazi behar dien ondarearen oinarri gisa".
EAEko hainbat ikastetxetako 11 eta 15 urte bitarteko 70 haurrek hainbat galdera egin dituzte Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitzan egindako ekitaldi batean. Urkulluren hitzetan, "zuen iritziak, kritikak, ideiak eta ekimen berrien proposamenak entzun ditugu, aurrera nola egin behar dugun pentsatu nahi dugulako, orain zer planteatu behar dugun 10, 30 eta 60 urte barru hobetzen jarraitzeko".
Iñigo Urkulluk azaldu duenez, "abian jartzen ditugun ekimenak haurren hurbiltasunari begira diseinatu behar ditugu, eta arlo horretan esperientzia duten hirugarren sektoreko erakundeekiko konplizitatetik gauzatu. Horregatik da hain garrantzitsua UNICEFen parte-hartzea", esan du.
Topaketan, bideo bat jarri dute, eta Umeen Eskubideak irakurri dituzte; eskubide horiek duela 60 urte onetsi ziren. "Gure asmoa da Euskadi munduan erreferentziazko eredu izatea, haurren eskubideekiko hurbiltasunagatik, adostasunagatik eta konpromisoagatik, haiek izango baitira planeta kudeatu eta berreskuratuko dutenak eta hura bidezkoagoa eta humanoagoa izatea eragingo dutenak", esan du.
Hemen, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 30 urteak ospatzeko ekitaldia, Gasteizen:
Zure interesekoa izan daiteke
Haizeak eta bertara iristeko zailak diren guneetako fokuek zaildu egin dituzte Ezkabarteko baso-sutea itzaltzeko lanak
Ezkabarteko suteagatik hustutako Usi, Anotz eta Nabatz herrietako bizilagunak etxera itzuli dira. 112-SOS Nafarroak herritarrei eskatu die ez daitezela gerturatu suhiltzaileak eta langileak dabiltzan tokietara, horien lanak ez oztopatzeko.
Nola ospatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna Euskal Herrian?
Ekainaren 28an, Harrotasunaren Nazioarteko Egunean, Euskadiko eta Nafarroako hiriburuetan hainbat jarduera egingo dira larunbat eta igande honetan, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko.
Nafarroako Gobernuak nekazaritza lanak mugatu ditu lehorreko lurretan gaurtik, sute arriskuagatik
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, nekazaritza eta basogintza lanak 06:00etatik 11:00etara baino ezingo dira egin.
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Astelehenean eraman zuten ospitalera, Udaltzaingoak indarrez menderatu eta gero, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Bi egun geroago hil da, ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta kanpoko 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero dute
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak hartuko ditu, trafikoa hobeto kudeatu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.