Gripearen aurkako kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina abendura arte luzatu du Osakidetzak

EAEn gripearen eragina oraindik oso txikia da, baina datozen asteetan egoera hori alda daitekeela ohartarazi du Osasun Sailak.
Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina abendura arte luzatu dute. Irudia: Osakidetza

Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina larunbat honetan amaitzea aurreikusita zegoen arren, abenduaren 31ra arte luzatzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Gripearen aurkako kanpaina urriaren 14an hasi zen, eta, lehen bost aste hauetan, 311.766 pertsonak hartu dute txertoa Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Iazko datuekin alderatuta, mila lagun inguru gehiago joan dira txertoa jartzera, batez ere 65 urtetik gorakoak (% 80), Osakidetzak emandako datuen arabera.

Testuinguru horretan, gripearen aurkako prebentzio neurri eraginkor bakarra "immunizazioa" dela gogorarazi du Osasun Sailak, eta gaixotasun honen aurrean "arduraz jokatzeko" eskatu die herritarrei.

Ildo horretan, 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek eta haurdun daudenek osatzen dituzten arrisku-taldeek txertoa hartzea oso garrantzitsua dela esan du berriro Jaurlaritzak ohar baten bidez.

Kanpaina honetarako, 400.000 dosi baino gehiago eskuratu dituzte, eta kopuru hori handitu egin daiteke, beharrezkoa bada. Dosi horiek erosteko, 1,4 milioi euro inbertitu dira, aurreko kanpainan baino % 16 gehiago.

EAEn, gripearen eragina oso txikia da oraindik, baina datozen asteetan egoera hori alda daitekeela ohartarazi du Osasun Sailak.

Iaz, gripea zuten 1.662 pertsona ospitaleratu zituzten, eta horietako 435 larri egon ziren. Gainera, 79 pertsona hil ziren, hau da, aurreko denboraldian baino 25 pertsona gutxiago. Gripeak 2019ko hirugarren astean izan zuen eragin handiena: 100.000 biztanleko 532,5 kasu erregistratu zituzten astebetean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X