Indarkeria matxistaren biktimentzako euskal telefonoak 3.000 dei jasotzen ditu urtero
Indarkeria matxistaren biktimentzat Eusko Jaurlaritzak duen telefono-zenbakiak (900 840 111 da) 3.000 dei jaso izan ditu urtero, batez beste, 2006an zerbitzua sortu zutenetik. Horren xedea da biktimei informazioa eta laguntza ematea, doan eta isilpean, eguneko 24 orduetan, egunero, eta 50 hizkuntzatan baino gehiagotan.
"Ez da larrialdietako telefonoa, horretarako 112 zenbakia dago, baizik eta arretan jarraipenarekin gauzatutako banan-banako esku-hartzeak egitekoa, alegia, konfiantza eta errespetuko gunea sortzeko balio duten banan-banako esku-hartzeak egitekoa. Biktimek behin baino gehiagotan deitzen dute, normalean, eta beraiek erabakitzen dute zer egin nahi duten", azaldu du Oihane Zarate psikologoak; Zaratek Satevi izeneko telefono-zerbitzu horretan egiten du lan.
Eusko Jaurlaritzaren baliabidea denez, biktima batek 016ra deitzekotan, hau da, Espainiako Gobernuaren informazio eta aholkularitzako telefono-zenbakira deituz gero, eta bere burua identifikatzen badu EAEko bizilagun gisa, Jaurlaritzaren zerbitzu horretara bideratzen dute.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Emakunde Emakumearen Euskal Institutuko zuzendari Izaskun Landaidak aurkeztu dute, ostiral honetan, Sateviren jardueraren balantze bat; hilaren 25ean, astelehenarekin, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira egin dute aurkezpena.
56.000 dei
2006tik honako 13 urteotan, zerbitzuak 56.000 dei jaso ditu; horietatik, % 64 biktimek eurek egin dituzte; eta gainerakoak, gertuko pertsonek edo profesionalek eginak izan dira.
Deien % 95ek baino gehiagok zerikusia izan dute indarkeria matxistarekin; % 2k, sexu-erasoekin; eta ia % 3k, familiaren arloko indarkeriarekin.
Deitu duten biktimen ia % 60 30-50 urte bitartean zeuden; % 18, 18-30 urte artean; % 12, 50-60 bitartean; eta ia % 11k 60 urte baino gehiago zituzten. Azken datu horrek erakusten du adin-tarte horretan gero eta agerikoagoa dela indarkeria matxista; izan ere, hazi egin da 60 urtetik gorako biktimen deien kopurua.
Deitu dutenen % 77 eta erasotzaileen % 74 Estatukoak izan dira.
Tentsioa, antsietatea eta beldurra metatzen ari zirela deitu dute biktimen % 63k (hau da, indarkeria fisikoaren aurreko fasean); % 13k, indarkeriaren leherketa pairatzen ari zirela; eta % 3,4k, leherketa horren osteko adiskidetze-fasean. Indarkeria-ziklotik irten ondoren, baina ondorioek oraindik jarraitzen zutenean, ia % 20k eskatu zuten laguntza.
Seme-alaben ustezko "ongizatea"
Zaratek azaldu du zer gertatzen den, batzuetan, tartean seme-alabak daudenean; hain zuzen ere, emakumeak ez duela banandu nahi, horien "ongizatean" pentsatuta. Psikologoak nabarmendu egin duenez, tratu txarrak eragiten duen gizon bat "inoiz ez da izango aita ona, eta ez die eredu egokirik emango seme-alabei".
Artolazabalek, bere aldetik, jakitera eman du urtarriletik aurrera Satevi zerbitzua entzumen-desgaitasuna duten emakumeentzako ere egongo dela eskuragarri; hiru bandako komunikazio-sistema bat aktibatuko dute, eta tartean zeinu-hizkuntza ere izango da.
Azpimarratu du, halaber, datu-base bat abiatuko dutela, zerbitzua erabili duten 30.000 emakumerekin; horren helburua izango da gizartea haien testigantzen bidez sentsibilizatzea, "erabateko anonimatutik".
Emakundeko zuzendariak, aldiz, gogora ekarri du indarkeria matxista emakumearen berdintasunik ezak sortutako arazo estruktural batetik datorrela: "Arlo guztietatik heldu behar diogu, eta modu koordinatuan. Epe laburrean ere jardun behar dugu".
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.