Euskadi eta Nafarroa, ikasturtea errepikatzen duten ikasle gutxien dituztenen artean
Estatuan, derrigorrezko hezkuntzan ikasturtea errepikatzen duten ikasle-tasarik baxuena duten hiru autonomia erkidegoetako bi dira EAE eta Nafarroa, soilik Kataluniaren atzetik (% 15,1), PISA txostenaren arabera. Halaber, ikasturtea errepikatzeak ez duela ikasleen errendimendua hobetzen ondorioztatu du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA), alegia, ikerketa hori egiten duen erakundeak.
2015. eta 2018. urteen artean, ikasturtea errepikatu zuten ikasleen kopurua lau puntu jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (% 20an kokatu arte). Testuinguru horretan, tasa hori soilik Nafarroan igo da, 2015eko datuekin alderatuta, ia puntu batean (% 23,9).
Nafarroak Estatuko emaitzarik onenak izan ditu matematiketan, eta bertako ikasleak seigarren postuan geratu dira zientzietan. Dena dela, 2015ean baino emaitza okerragoak lortu dituzte bi ikasgai horietan. Nafarroako Gobernuak emaitzei buruz egindako balorazioan nabarmendu duenez, genero arrakala gutxitu arren, itunpeko ikastetxeen eta ikastetxe publikoen arteko aldea handitu da.
ELGAren arabera, errepikatzaileen tasa jaistea Espainiako hezkuntza-sistemaren "gainditu gabeko ikasgaia" da; izan ere, PISA 2018 azterketaren arabera, errepikatzaileen batez bestekoa % 28,7koa da Estatuan, eta Europar Batasunean, berriz, % 11,4koa.
Ildo horretatik, ikasturtea errepikatzea ez dela eraginkorra salatu du Save The Childrenek, eta, "sozialki ere oso bidegabea" dela ziurtatu du.
Izan ere, ikasturtea errepikatzen duten ikasle gehienek ez dute emaitza hoberik lortzen hurrengo urteetan, eta eskola goiz uzteko arriskuan daude. Gainera, kalitatezko enplegua lortzeko aukerak galtzen dituzte, gizarte-bazterkeria jasateko arriskua baztertu gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Alde Zaharra birgaitzeko plan berriak 35 hotel jartzea baimenduko du
Alde Zaharraren 'Birgaitze Integraturako Plan Berezia' izeneko ituna adostu dute PSEk, EAJk eta PPk. Plan horren arabera, lekuz aldatuko diren tabernei lizentzia mantenduko zaie, eta eraikin osoetako 35 hotel, gehienez jota, jarri ahalko dira.
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.