Sute batek etxebizitza bateko balkoia eta egongela kiskali ditu Basaurin
Sute batek etxebizitza bateko balkoia eta egongela kiskali ditu bart gauerdian Basaurin. Eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez, suziri edo petardo batek belar artifiziala zuen etxebizitzako balkoian jo du eta sua piztu da.
Sugarrak egongelara zabaldu dira, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko esku hartu behar izan dute. Ezbeharra Basauriko Matxitxako kalean gertatu da.
Suteak ez du kalterik eragin inguruko etxebizitzetan, eta ez da zauriturik izan, Bizkaiko Suhiltzaileek Twitterren azaldu dutenez.

Sare sozialetan zabaldutako sutearen argazkia.
Ondarroan (Bizkaia), 23:00ak aldera, sute bat piztu da etxe bateko sukaldean; hiru pertsona zauritu dira kea arnastuta, eta anbulatorio batera eraman dituzte, bertan artatzeko.
Ez da gaueko gertaera bakarra izan, Hernanin kamioien aparkaleku batean piztutako sute batek bi trakzio-buru eta erdi-atoi bat kiskali ditu, eta hirugarren trakzio-buru batean kalteak eragin ditu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Sutea 20:30 aldera piztu zen, Florida auzoko kamioi aparkaleku batean. Ertzaintza gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari da, baina baliteke nahita eragindakoa izatea.
Horrez gain, suhiltzaileek edukiontziren batean sua itzaltzeko lanak egin behar izan dituzte.

Suhiltzaileak Donostiako Jose Migel Barandiaran kalean. Argazkia: EAEko suhiltzaileak

Edukiontziak kiskalita Luiandon. Argazkia: Arabako suhiltzaileak.
Bestalde, gaur gauean baso-sute bat piztu da Akarlandan, Erandion.
Errepideetan, berriz, ez da istripu larririk izan gauean.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean