TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu egin dira istripu baten ondorioz Erandion sortu diren auto-ilarak

Arrontegiko zubian izan da istripua, 07:20 inguruan; bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei itxi ditu Ertzaintzak, eta 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
18:00 - 20:00
Arrontegiko zubian gertatuko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu

Erandion, Arrontegiko zubian, izan den trafiko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu, 6 kilometrorainokoak, gaur goizean, N-637 errepidean, Getxoko noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, A-8 autobideko trafikoari ere eragin dio Erandion izan den istripuak, eta bide horretan ere ilarak sortu dira.

09:30 aldera, baina, auto-ilarak amaitu egin dira, Ertzaintzak Twitterren bidez zabaldu duenez.

Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da.

13 ibilgailuren arteko istripua, Castro Urdialesen

Bestalde 13 ibilgailu izan dira tartean goizeko lehen orduan A-8an izandako istripu batean, Kantabria eta Bizkaiaren arteko mugan. Hainbat kilometroko ilarak sortu dira, eta ez da inor zauritu.

EFEri Trafikoko Guardia Zibilak jakinarazi dionez, istripua 07:20an jazo da, A-8aren 144.3 kilometroan, Bizkaiko norabidean, Mioño herriaren parean.

Guardia Zibilak ez du zirkulazioa eten, istripuaren ondorioz, baina gidariek oztopoak izan dituzte. 10:00etan, zirkulazioa maila horian zegoen (hau da, baldintza zailetan), Mioñoren eta Castro Urdialesen artean. Errei bat itxita dago, eta 3,5 kilometroko auto-ilarak daude (144. kilometrotik, 147,5 kilometroraino), DGTaren web orriak jasota duenez.

BIDEOA | Hamahiru ibilgailuk elkar jo dute A-8 autobidean, Kantabria eta Bizkaia artean

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X