Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek eraikin abandonatu bat kiskali du Lazkaon

Sua atzo piztu zen, baina asteazken honetan berpiztu egin da, eta suhiltzaileak bertaratu dira berriro, sutea erabat itzaltzera.
18:00 - 20:00
Hutsik zegoen eraikin bat kiskali du suak Lazkaon

Sute batek eraikin abandonatu bat kiskali du Lazkaon (Gipuzkoa), baina ez da inor zauritu, Gipuzkoako Suhiltzaileek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Sua atzo piztu zen, 18:45 aldera, eta suhiltzaileek handik gutxira lortu zuten garrak itzaltzea.

Alabaina, sua berpiztu egin da asteazken honetan, eta suhiltzaileak 06:00ak aldera itzuli dira bertara, sutea erabat itzaltzera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X