Nola egin Bizkaian ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?
Martxoaren 2tik 3rako gauean, Bizkaiko dozenaka udalerritako herritarrek egiaztatuko dute LTDko kateak, alegia, irekian eta doan ematen dituzten telebista-kateak, berriro sintonizatu behar dituztela euren telebistetan, eta ordenatu behar dituztela euren urrutiko aginteetan. LTDko frekuentzia-aldaketa Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioa da; izan ere, 2020ko ekainaren 30erako, Europak hala aginduta eta 5G telekomunikazioetako etorkizuneko sareak hedatzeko helburuarekin, espektro erradioelektrikoko 700 MHz-ko banda askatu behar da.
Gida txiki honen bidez azaldu nahi dizugu zer egin behar duzun ETB1ek eta ETB2k zure telebistako lehen bi kanaletan jarraitzeko, hau da, urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan izateko.
Lehenik eta behin, antena berriro egokitu
LTDko eskaintza osoa telebista-antenaren bidez ikusi nahi baduzu, hau da, telebista ez baduzu ikusten soilik kable-sistema erabiliz, zure etxeko antena kolektiboa egokituta izan behar duzu. Hori ez baduzue oraindik egin, hitz egin finka-administratzailearekin edo komunitateko presidentearekin, ahalik eta lasterren eska diezaion telekomunikazio-instalatzaile bati egokitzapen hori egiteko.
Espainiako Gobernuak laguntza ekonomikoak eskaintzen ditu egokitzapen hau gauzatzeko. Instalatzaileak emango dizu horren berri.
Etxebizitza familiabakar batean bizi izanez gero, ez duzu zertan egokitu antena; nahikoa da telebista berriro sintonizatzearekin.
Gero, zure telebista berriro sintonizatu
LTDko kanalak sintonizatzeko, piztu telebista, eta, beharrezkoa balitz, LTDko zure hargailua ere, eta, urrutiko agintean MENU izeneko tekla sakatu. Pantailan, hainbat aukera izango dituzu ikusgai; urrutiko agintean geziaren itxura duten teklak erabiliz, mugi zaitez pantailatik, INSTALAZIOA izeneko aukerara iritsi arte (baliteke ere KONFIGURAZIOA izena izatea).
OK tekla sakatuta, beste aukera batzuk izango dituzu ikusgai telebistan. Bilatu KANALAK BILATU izenekoa (edo izen horren antzekorik duena), eta OK sakatu, berriro ere.
Jarraian, urrutiko aginteko geziak baliatuz, topatu BILAKETA AUTOMATIKOA edo BERRIAK SINTONIZATU aukera.
Zure telebistak, hala, kanal guztiak topatuko ditu. Itxaron hori egiten amaitu arte; pantailan, abisua emango dizu.
Irteteko teklaren bat zehaztuko dizu (OK izan daiteke, edo besteren bat), eta berriro ere LTDko kanal guztiak izango dituzu telebistan.
Hirugarren urratsa: zure telebistako kanalak berriro ordenatu, ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko
Zure telebistan kanalak berriro ordenatzean, gogoratu: zure etxea eta zure telebistan, zuk agintzen duzu. ETBko kanalak zure gogokoenak badira, utzi lehen tokietan!
Kanalak ordenatzeko, berriro ere telebista piztu, eta, beharrezkoa balitz, LTDko hargailua ere, eta MENU tekla sakatu urrutiko agintean. Bilatu KANALAK ORDENATU aukera (KANALAK ANTOLATU izena ere izan lezake), eta OK sakatu. ALDATU edo antzeko izena duen aukera hautatu, OK sakatuz, eta, jarraian, ondorengoak agertuko zaizkizu: KANALAK SALTATU, KANALAK MUGITU, KANALAK BLOKEATU… Aukeratu KANALAK MUGITU, eta OK sakatu.
Telebistan, sintonizatuta dituzun kanal guztiak agertuko zaizkizu, zerrenda batean, indarrean duzun ordenan. Edozein kanalen tokia aldatzeko, jar zaitez horren gainean, eta emaiozu OK botoiari; hori eginda, mugitu urrutiko agintearen bidez, geziaren itxura duten teklak erabiliz, nahi duzun tokiraino iritsi arte. Aldaketa baieztatzeko, OK sakatu.
Hortaz, bilatu 35. kanaletik ETBko kanalak, ETB1HD eta ETB2HD barne, eta urrutiko aginteko 1. eta 2. botoietan eta hurrengoetan kokatu.
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.