Errausketaren aurkako eta beste eredu baten aldeko manifestazioa egin dute Donostian
1.500 bat manifestarik protesta egin dute larunbat honetan, Donostian, Gipuzkoako erraustegiaren aurka, "erronka ekologiko handiaren aurrean" azpiegitura beharrezkoa ez dela uste dutelako, nahiz eta zaborrak erretzen hasia den dagoeneko. "Kontsumoaren eta zaborren murrizketan" oinarritutako eredua aldarrikatu dute.
Zubietako errauste-plantaren aurkako pankartak eta Zaldibarko zabortegiaren egoera salatzeko kartelak erakutsi dituzte manifestariek. Mobilizazioa Larreko Mahaiak deitu du. Besteak beste, Errausketaren aurkako Mugimenduak, GuraSOS elkarteak, Ernaik eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen dute koordinadora.
Manifestazioa Easo plazatik abiatu eta Boulevard Zumardian amaitu da. Rufi Etxeberria eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideek, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiak eta Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak protestarekin bat egin dute.
Julen Lorenzo eta Maider Angulo Errausketaren aurkako Mugimenduko eta GuraSOSeko kideek, hurrenez hurren, testu bat irakurri dute protestaren amaieran. Zubietako erraustegiari "alternatiba" badagoela azpimarratu dute.

Erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE
"Zaldibarko zabortegiaren luiziak krisi ekologikoaren egoera begi-bistan jarri du; Lurraren etorkizunari buruzko sentsibilizazio globalak lur hartu du Zaldibarren, eta gaur Gipuzkoan. Begiak ireki dizkigu eta zabor, zabortegi eta errausketa arazo handiaren aurrean mobilizatzeko arrazoi gehiago eman dizkigu", nabarmendu dute.
Zentzu horretan, Zubietako erraustegiari "begirik" kenduko ez diotela ohartarazi dute, "aldamenean eraiki diguten munstro horri".
"Desinformatzeko eta ezkutatzeko saiakeren aurrean, jarraipen, kontrol eta salaketa herri ekimen guztiak babestuko ditugu, dagoeneko martxan daudenak bezalaxe", erantsi dutenez.

Erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko