INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat jo eta udaltzainei mehatxu egiteagatik

Erasoa 20:45 aldera gertatu zen Goikotorre kalean. Atxilotuak emakumea jo eta gero bere etxean gotortu zen labana bat hartuta.

Bilboko Udaletik jakitera eman dutenez, gizon bat atxilotu zuten atzo, emakume bat jo eta udaltzainei mehatxu egiteagatik.

Erasoa 20:45 aldera gertatu zen Goikotorre kalean. Atxilotuak emakumea jo eta gero bere etxean gotortu zen labana bat hartuta.

Lekura gerturatu ziren agenteak mehatxatu zituen arren, azkenean atxilotzea lortu zuten udaltzainek eta Ertzaintzak 21:30 aldera, genero indarkeria delitua leporatuta.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X