Unibertsitaterako hautaproba uztailean egitea nahi du Eusko Jaurlaritzak
Unibertsitatean sartzeko proba uztailean egin ahal izateko "aukera guztiak agortzearen" alde agertu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila. Era berean, hezkuntza arloko eskumenak errespetatzea eskatu du.
2019-2020 ikasturteko hautaprobaren inguruko jarrera jakinarazi die Hezkuntza Sailak Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioei. Unibertsitatean sartzeko proba atzeratzea erabaki dute, koronabirusaren eraginez eskolak bertan behera geratu ondoren.
Hezkuntzako Sektore Konferentziak asteazkenean aztertuko du gaia, bilera telematiko batean.
Hautaproba "nolanahi ere egin" behar dela uste du Eusko Jaurlaritzak. Eskumenak bermatu behar direla uste du, "epemugaren barruan Euskal Herriko Unibertsitatearekin egutegirik egokiena adostu ahal izateko".
Iragan astearteko bileran ohiko deialdia ekainaren 24a eta uztailaren 10a artean egitea aztertu zuten alde guztiek, emaitzak uztailaren 21ean argitaratuz. Horrela, ezohiko deialdia irailaren 17a baino lehen egitea posible izango litzateke, emaitzak irailaren 23a baino lehen argitaratuz.
Hala ere, horrek ez du esan ezohiko hautaproba irailean egin behar denik; izan ere, EAEn ekainean egin dute "urtetan", Hezkuntza Sailak gogorarazi duenez.
Horregatik, ezohiko deialdiaren data erkidego bakoitzak ezarri beharko luke. Zentzu horretan, ezohiko hautaproba uztailaren amaieran egitea planteatzen du Jaurlaritzak.
Hautaprobaren egitura eta edukiei dagokionez, ikastetxeen autonomia pedagogikoa bermatzea beharrezkoa del uste du Eusko Jaurlaritzak, edukien irakaskuntza denborarekin antolatzeko.
Horregatik, probak egokitzea eskatu du Exekutiboak, ikasgai-zerrenda murriztuz, azterketaren zati ezberdinetan (gaiak, galderak, testuak edo proposatutako problemak hautatzeko aukera) ikasleari aukera handiagoak emanez.
Era berean, proba mota malgutzea eta ebaluatzeko irizpideak berriz aztertzea eskatu du, azterketetan ikasturtean zehar irakatsitako eduki garrantzitsuenak jasoz.
Bestalde, "gainerako hizkuntza ofizialetan" irakaskuntza arautzea erkidegoen eskumena dela gogorarazi du Hezkuntza Sailak. Euskadin euskal hizkuntza eta literatura "oinarrizko erreferente ukaezinak dira", azpimarratu duenez.
Azkenik, "hezkuntza arloan eskumenenganako errespetua ezinbestekoa da", adierazi du EAEko exekutiboak.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.