Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu ezkontza zibilak

Ohiz kanpoko egoera batengatik atzeratu ezin diren ezkontzak baino ez dira gauzatuko, eta egoera hori behar bezala egiaztatu beharko da.
Bilbok ezkontza zibilak atzeratu egin ditu, egoera oso zehatzak salbu.
Bilbok ezkontza zibilak atzeratu egin ditu, egoera oso zehatzak salbu. Argazkia: Pixabay.

Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu Udaletxean aurreikusita zeuden ezkontza zibil guztiak, egungo alarma egoera irauten duen bitartean.

Neurri honen bidez, funtsezkotzat jotzen ez den Ezkontza Zibilen Zerbitzua etengo du, jarduerak mugatzen dituen martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretuak adierazten duen moduan.

Ohiz kanpoko egoera batengatik atzeratu ezin diren ezkontzak baino ez dira egingo, eta egoera hori behar bezala egiaztatu beharko da.

Bilboko Udalak aurreikusitako ezkontza-egutegia berrantolatuko du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X