Osasun Ministerioak gaur ezarriko ditu larunbatean kalera ateratzeko baldintzak
Espainiako Osasun Ministerioak gaur, osteguna, ezarriko ditu maiatzaren 2an kalera ateratzeko eta kirola egiteko baldintzak, pandemiaren joera zein den jakin ostean. Hori da Ministerioak esku artean dituen lau aginduetako bat, Espainiako Gobernuak deseskalatzeko egitasmoa asteartean onartu eta gero, Salvador Illa Osasun ministroak prentsaurreko batean azaldu duenez.
Lehenengo aginduak irizpideak ezarriko ditu, hau da, eremu bakoitzean deseskalatzearen faseak ezartzeko jarraitu behar diren datuak zeintzuk izango diren.
Ministroak iragarri duenez, gaur autonomia erkidegoetako Osasun arduradunekin elkartuko da, alarma-egoera ezarri zenetik 14. aldiz, deseskalatzeari buruz hitz egiteko.
Senideak noiztik aurrera bisitatu ahalko diren eta arrisku adina zein den galdetuta, Illak erantzun du agindu bakoitzean zehaztuko eta argitaratuko dela.
Horren harira, ministroak berretsi du deseskalatzea "dinamikoa" izango dela, 6-8 aste iraungo duela eta atzera egitea ahalbidetzen duela "gauzak behar bezala ez badoaz".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik