Jatetxeak segurtasun-bermeekin berriz irekitzeko jarraibideak ematen ditu gida batek
Basque Culinary Centerrek (BCC) eta Euro-Toques sukaldarien elkarteak dokumentu bat egin dute, jatetxeek COVID-19aren bezeroen eta langileen arteko kutsadura-arriskua "ahalik eta gehien" saihestea helburu. Dokumentuaren asmoa da sektorean "erreferentzia-gida" izatea.
Txostenaren izenburua da 'Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia', eta asteazken honetan aurkeztu dute, prentsaurreko telematikoan, BCCko zuzendari Joxe Mari Aizegak, Euro-Toqueseko Zuzendaritzako kidea den Joan Roca chefak eta Espainiako Ostalaritza Federazioaren idazkari nagusi Emilio Gallegok.
Guztira, gidak 14 orrialde ditu; araudiaren arabera eguneratu eta egokituko dute. Zenbait zientzialarik eta teknikarik prestatu dute, eta Espainiako Gobernua aholkatzen duen adituen taldearen ekarpenak ere baditu.
Protokoloaren helburua da jatetxeetako segurtasuna bermatzea, eta, halaber, bezeroengan "konfiantza" sortzea, "normaltasun berrian, jakin dezaten gauzak ondo eginda daudela", nabarmendu du El Celler de Can Rocako chefak.
Neurri espezifikoak
Segurtasun-, prebentzio- eta garbitasun-neurri orokorrak ez ezik, beste neurri espezifikoak ere daude dokumentuan; neurri espezifiko horiek aretoan, barran, sukaldean, bainugeletan eta aldageletan kontuan hartzekoak dira. Dena dela, Aizegak adierazi duenez, "jatetxe bakoitzak bere errealitatearen arabera egokitu beharko ditu jarraibide horiek".
BCCren eta Euro-Toquesen web orrietan, doan dago protokoloa. Jarraitu beharreko oinarrizko hamar pauta daude bertan; adibidez, areto-uniformeak zerbitzu guztietarako aldatu behar direla, eta sukaldeko uniformeak egunero.
Nabarmentzen duenez, maskara derrigorrezkoa izan beharko du aretoan eta sukaldean, beti janaria plater gainean jartzean eta gordinean zerbitzatuko dituzten elikagaiak manipulatzean.
Edukiera murriztea
Dekalogoak proposatutako beste neurrietako batzuk dira edukiera murriztea, pertsonen arteko segurtasun-tartea bermatzeko, eta gune bat salgaiak hartu eta trukatzeko soilik erabiltzea; gune hori zerbitzutik kanpoko ordutegietan bakarrik baliatu beharko litzateke.
Proposatzen du, horrez gain, apaingarriak edo beste motako objektuak "ahalik eta gehien" murriztea, horien desinfekzioa bermatzeko aukerarik egon ezik; langileei eta bezeroei gel alkoholduna eskaintzeko beharra ere azpimarratzen du gidak.
Asmoa da "denean, garbitasuna muturrera eramatea", sukaldeko tresnerian ere bai; ez du proposatzen platerak, mahai-tresnak edo edalontziak erabili eta botatzekoak izatea, "baina aukera izan liteke", esan du Aizegak.
Chef katalana, baina, ez da holtzak jartzearen aldekoa, baldin eta mahaien artean alde egokia badago; izan ere, holtzek "sentsazio arraroa, klinikoa" eman lezakete. Hori bai, ulertzen du bakoitzak hartuko duela bere iritziz komenigarriena den erabakia, "segurtasun-inpresioa ahalik eta handiena izateko".
Basque Culinary Centerrek, maiatzaren 11tik hilaren 22ra, gehienez 100 profesionalentzako 40 ikastaroko eskaintza zuzenduko die sektoreko langileei, Aizegak jakinarazi duenez. Ikastaro horietako asmoa da sektoreari laguntza emateko, ostalariek euren jatetxeetan egokituko dituzten protokoloetan eta gomendioetan trebatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batek su hartu ondoren
Trino Uria kalean piztu da sua, eraikineko azken solairuan asteleheneko ordubatak aldera. Bi pertsona artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute eta, sua kontrolpean utzi duten arren, Azpeitia eta Eibarreko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.