Bilboko TAO zerbitzua martxan da berriro
Gaur, astelehena, konfinamenduaren malgutze prozesuaren 1 fasea indarrean sartzearekin batera, Bilboko TAO zerbitzua ere martxan jarri dute berriro, ohiko ordutegian, zirkulazioaren mugikortasuna bermatu ahal izateko.
Ordutegiei dagokienez, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era arte eta 15:00etatik 20:00etara martxan egongo da. Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 13:30era arte, 1, 2, 3, 4 eta 10 guneetan.
Segurtasun-neurriak eta higienea areagotzeko, ordainketak egiteko BilbaoPark aplikazio ofiziala eta kreditu txartela erabiltzeko gomendioa egin du Bilboko Udalak.
Parkimetroak eta teklatuak ohi bezala eta behin eta berriro garbitzeaz gain, desinfektatzeko lan bereziak ere egingo dira, egun guztietan.
Zerbitzuari buruzko edozein kontsulta egiteko, bi aukera daude: 94.470.10.47 telefonora deitzea edo Lersundi kaleko 5. zenbakian dagoen arreta-bulegora joatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon