Zer egongo da baimenduta maiatzaren 11tik aurrera, 1. fasean?
Maitzaren 11an hasiko da Espainian deseskalatzearen 1. fasea eta konfinamendua arintzeko neurri berriak ezarriko dira, bai jarduera ekonomikoan baita arlo pribatuan ere.
Martxoaren 14an konfinamendua hasi zenetik, apirilaren 26an hasi ziren neurriak pittin bat malgutzen, haurrak kalera ateratzen utzita. Ondoren, maiatzaren 2tik aurrera kalean paseatzea eta kirola egitea baimendu zuten, eta maiatzaren 4an deseskalatzearen 0 faseari ekingo zaio. Handik astebetera, maiatzaren 11n, beste urrats bat emango da "normaltasun berrirako" bidean.
Hori bai, horretarako, epidemiaren bilakaerak ona beharko du izan, eta Espainiako Gobernuaren "normaltasun berrirako trantsiziorako Planean" 0 fasetik 1. fasera igarotzeko jasotako adierazleak bete beharko dira. Plan horren helburua, egunerokotasuna eta jarduera ekonomikoa berreskuratzea dira, osasun publikoa babesten den bitartean.
Guztia ondo joanez gero, fase honetan baimenduta egongo dira:
-10 lagunera arteko bilerak bai etxe barruan bai kanpoan, bi metroko segurtasun distantzia mantenduz eta higiene neurriak errespetatuz.
-9 plaza arteko autoa beteta eraman ahal izango dute etxe bereko kideek. Bidaiariak etxe berekoak ez badira, ilara bakoitzeko bi eserlekutan joan beharko dira, segurtasun-tartea gordeta eta maskarak jantzita.
-Terrazak %50era ireki ahal izango dira. Gutxienez 2 metro utzi beharko dira mahaien artean eta bezero taldeak ezingo dira 10 lagunekoak baino handiagoak izan. Bezero batetik bestera desinfektatu egin beharko dira mahaiak eta ezingo dira ez kartak ezta ezpainzapitakoak erabili.
-400 metro arteko dendek aurrez hitzordua hartu gabe ireki ahal izango dute. Gehie nezko aforoa % 30ekoa izango da. Bi metroko tartea errespetatu beharko da eta nagusientzako ordutegi berezia ezarri beharko da. Lokala egunean bi aldiz desinfektatu beharko da.
-Aldaketak beiletan, bai instalazio pribatuetan baita publikoetan ere: Aire librean bada, 15 lagun egon ahalko dira eta 10 espazio itxietan. Lur-emate edo errauste ekitaldian, gehienez 15 pertsonak egon ahal izango dute, eta aparte, apaizak, egotea nahi den kasuetan.
-Kaleko merkatuak baimenduko dira, baina postuen arteko distantzia zorrotzekin eta merkatua bera ondo markatuz, segurtasun indarrek bertaratzen direnak kontrolatzeko moduan. Ohiko postuen % 25ekin hasi ahalko dute eta gehienez ohiko bisitarien %30entzako tokia izango da.
-Kultu edo gurtza lekuak ireki egingo dira, baina sartu daitezkeen kopuruaren %30entzat bakarrik.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.