Aurtengo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Udalekuak programa, bertan behera
EAEko hiru aldundiek 2020ko Udalekuak programa bertan behera uztea erabaki dute, ez dutelako uste baldintza egokiak betetzen direnik. Izan ere, COVID-19ari aurre egiteko protokoloak, alojamenduari eta elikadurari dagokionez, ez omen dira bateragarriak udalekuekin.
Ana del Val Arabako Kultura eta Kirol diputatuak eman du erabakiaren berri Arabako Batzar Nagusietan, PPk eskatuta, koronabirusagatik bere departamentuaren aurrekontuetan egin dituzten aldaketak azaltzeko egin duen agerraldian.
Del Valek iragarri du hiru aldundientzat ez direla 2020ko Udalekuak programa betetzeko "baldintzak betetzen".
Azpimarratu duenez, osasun krisiarengatik martxan jarritako neurriekin ezinezkoa da 7 eta 13 urte arteko harrentzako programa honen "bizikidetza eta sozializazio helburuak lortzea".
Gainera, gogorarazi du protokoloek edukiera mugatzen dutela, bai instalazioetan bai garraioan, eta horrek "zalantzan jartzen du programaren interes orokorra, oso plaza gutxi eskaini" ahal izango zituztelako.
"Lehenengo egunetik ari gara beste aukera batzuk bilatzeko lanean, guztiek dituzte aldeko eta aurkako ezaugarriak, eta horien egokitasuna aztertzen ari gara", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiak eta Gasteizek atxilotuen delitu-historiarako sarbidea izango dute
Berrerortzeari aurre egiteko eta segurtasuna indartzeko neurria da, eta udaltzainek Justizia Ministerioaren artxiboetan izango dute atxilotuen aurrekarien berri zuzenean.
Hasi da Elikagaien Bankuen udazkeneko Bilketa Handia
Elikagaien bankuen helburua da ia hutsik dauden biltegiak elikagaiez eta beste produktu batzuez betetzea, gehien behar duten familiei laguntzeko. Gehien behar diren produktuak olioa, haurrentzako elikagaiak, arrain-kontserbak, tomate frijitua edo birrindua eta gosaltzeko produktuak dira. Elikagaien bankuek garbiketarako eta higiene pertsonalerako produktuak ere eskatzen dituzte.
"Zailena hau dena egia bihurtzeko testuingurua sortzea izan da"
Albaola Itsas Kultur Faktoriako arduradun Xabier Agotek esan duenez, Albaola "dimentsio horietako proiektu bati ekiteko beharrezko testuingurua da". "Ezagutza berreskuratzea, azpiegitura sortzea eta zerotik hastea izan da zailena", azaldu du.
Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du.
Albiste izango dira: 'San Juan' baleontziaren uretaratzea, Euskadiko angula arrantzaleen egoera eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Osakidetzak Casillako txertaketa-zentroa itxiko du gaur, Bizkaian gripeak gora egiteari utzi baitio
Kutsatzeen kurba egonkortu da txertaketa-ahaleginari eta immunizazio-maila altuari esker. 447.000 pertsona baino gehiagok hartu dute txertoa azken asteetan EAEn, eta horri esker Bilboko txertodromoa itxi ahal izango da, aurreikusita zegoen bezala.
Bilketa Nagusian ezinbestekoak diren 5 elikagaiak, eta eman zenitzakeenik ez zenekien beste batzuk
Elikagaien Bilketa Nagusia azaroaren 7an eta 8an izango da “Kilo bat enpatia” lelopean. Ekimen horretan, donazio guztiek garrantzi handia dute, eta elikagai jakin batzuk urriak dira.
San Juan baleontzia uretaratuko dute ostiral honetan Pasaian, kroskoa eraikitzeko lanak amaituta
Duela hamarkada bat baino gehiago hasitako proiektua, XVI. mendean Kanadan hondoratutako euskal baleontziaren erreplika fidela da. Jarraitu zuzenean, 15.30etik aurrera, uretaratzea orain.eus-en.
San Juan baleontzia: Atlantikoko uretan berpiztu zen euskal altxorra
XVI. mendean Pasaian eraikitzen ziren ontzi ugarietako bat da San Juan itsasontzia. 1565eko udaberrian, Kanadako kostaldearen aurrean hondoratu zen, eta itsaspean egon zen 400 urtez baino gehiagoz. 1978an ontzia aurkitu zuten, eta, harrezkero, euskal merkataritzari eta itsas ondareari buruzko historiaren adierazgarria da. 12 urteko lanen ostean, Pasaiako Albaola ontziolak baleontzi mitikoaren erreplika uretaratuko du gaur arratsaldean.
Itsasadarrak gainezka egin du Zorrotzaurren, marea biziak direla eta
Bilboko itsasadarrak gainezka egin du berriro ere ostegun honetan Zorrotzaurreko zenbait tokitan, marea biziak direla eta. Euskalmeten abisu horiak, itsasaldeko arriskuagatik, larunbatera arte iraungo du.