KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako 400 profesional baino gehiago bajan daude COVID-19agatik

Osakidetzako 420 langile inguru bajan daude COVID-19a atzemateko proban positibo eman edo birusak kutsatutako gaixoekin "harreman estua" izan ondoren.
Erizainak eta medikuak
Erizainak eta medikuak. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko 400 profesional baino gehiago bajan daude COVID-19an positibo eman edo birusak kutsatutako gaixoekin "harreman estua" izan ondoren.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman du kopuru hori ostegun honetan, EAEko koronabirus kasuen bilakaeraren berri emateko prentsaurrekoan.

Osasun sailburuak azaldu duenez, Osakidetzako 420 langile inguru daude bajan COVID-19aren proban positibo eman edo birusak kutsatutako gaixoekin "harreman estua" izan ondoren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X