Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Barakaldon

Delitu hori egotzita, gizonezko bat ikertzen dabil Ertzaintza. Erasoa gaitzesteko, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak elkarretaratzea deitu du astearterako.

Goizalde honetan Barakaldoko etxebizitza batean sexu abusuak pairatu izana salatu du emakume batek Ertzaintzaren aurrean. Delitu hori egotzita, gizonezko bat ikertzen dabil Ertzaintza.

Erasoa salatu du Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak, eta herritar guztiak deitu ditu jazotakoa gaitzesteko. Horren harira, elkarretaratzea antolatu du astearterako, 18:00etan Udaletxe Plazan.

Emakumeen aurkako erasoak gaitzesteko kalera ateratzera animatu du elkarte feministak, eta indarkeria ekintza horien aurkako mezuak sare sozialen bidez zabaltzera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X