Ezingo dute baja hartu seme-alabak koarentenan baina PCR negatiboarekin dituztenek
Seme-alabak koarentenan baina PCR negatiboarekin dituzten gurasoek ez dute ordaindutako baja hartzeko eskubiderik izango, Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak astearte honetan argitu duenez.
Nolanahi dela, beharren arabera, lanaldia % 100era arte murrizteko aukera izango dute langileek, duela hilabete batzuk Lan Ministerioak martxan jarritako planean jasotzen denez.
Hain zuzen ere, pandemia hasi zenean onartu zuten plan hori. Helburua zen beharginek malgutasun handiagoa izatea lanean, kontziliazioa bermatze aldera. Esan bezala, ordaindugabeko lanaldi murrizketak baimendu zituzten orduan, lanpostutik kaleratzeko arriskurik gabe.
Jakina da COVID-19arekin kutsatutako gaixoekin harreman estua izan duten pertsona guztiek koarentena egin behar dutela. "Argi dago positibo eman duten umeen gurasoak gertuko eta zuzeneko bizikideak direla, eta beraz, ordaindutako baja hartzeko aukera izango dute; ez, aldiz, PCR proban emaitza negatiboa izan duten umeen gurasoek", azaldu du.
"Kasuistika ezberdinak egongo dira, osasun egoeraren arabera", adierazi du Monterok Ministro Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, kazetariek egindako galderei erantzunez.
Ildo horretan, ministroak azpimarratu du positibo eman duen pertsona baten bizikide guztiek halabeharrez egin beharko dutela koarentena, eta kasu horretan ordaindutako baja izango dutela lanean, "inguruan kutsatze gehiago izan ez dadin".
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik