EAEko hamar nerabetik zazpik pornografia kontsumitzeko ohitura dute
Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 urterekin hasten dira nerabeak pornografia kontsumitzen, eta ia hamarretik zazpik (% 66,5) gutxienez hilabetean behin ikusten dute pornoa.
Mutilei dagokienez, hamarretik bederatzik aitortu dute noizbait pornografia kontsumitu dutela; nesken kasuan, hamarretik bostek. Batzuek zein besteek 12 urterekin ikusi dituzte aurrenekoz eduki pornografikoak, dela lagunen batek gailu elektronikoren batean erakutsi dizkielako, dela beren kabuz Interneten bilatu dituztelako.
Gehienek (% 90,2) bakarrik daudenean kontsumitzen dute pornografia, sakelako telefonoaren bidez eta doako edukiak (% 98,5). Erdiek baino gehiagok uste dute kontsumo "arduratsua" egiten dutela.
Save the Children erakundearen arabera, indarkeria eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunik eza dute ardatz eduki horiek. Horregatik, "(Des)Informazio sexuala: pornografia eta nerabeak" txostena kaleratu dute, sexuarekin lotutako edukiek gazteen artean eta haien arteko harremanetan duten eragina ezagutzeko.
Horretarako, 13 eta 18 urte bitarteko 1.753 nerabe galdekatu dituzte Espainiako Estatuan. EAEn, guztira 267 adingabek hartu dute parte ikerketan. Horietatik % 52,2k (gehienak mutilak) uste dute pornografiari esker sexu harremanetarako ideiak jasotzen dituztela, eta % 54,9k bete nahiko lituzkete esperientzia horiek. Halere, % 13,9k soilik egin dute bideo horietan ikusitakoa. Horrekin lotuta, Save the Childrenentzat, arduratzeko modukoa da ikusitako hori "imitatu" nahi izatea, kasu askotan bikotekideari baimenik eskatu gabe egiten dutelako. Hain zuzen ere, hamarretik batek aitortu du bikotekidearen baimenik gabe "imitatu" dituela praktika pornografikoak, eta % 4,3k begi onez jo dute, gainera, izandako jokabidea.
Heziketa sexuala
Ikertutako bost autonomia erkidegoen artean, EAE da sexualitateari buruzko heziketari garrantzi handiena ematen diona. Galdekatuen erdiak bederatzi ordutik gorako heziketa jaso du arlo honekin lotuta. Alabaina, nerabeen % 64,3k afektibitatearekin eta sexualitatearekin lotutako informazioaren falta igarri dute.
Indarkeria eta berdintasun eza
Save the Childrenek indarkeriaz eta berdintasunik ezaz ere galdetu die ikerketan parte hartu dutenei. Txostenean jaso dutenez, pornografia kontsumitzen dutenean, adingabeen % 81,2 gai dira indarkeriaz ohartzeko. Eduki horietan, baina, % 60k atzeman dute emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun falta; gainerako guztiek, ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ostiralera arte luzatu dute beroagatik ezarritako abisu horia
Tenperatura altuengatik eta oso altuengatik ezarritako abisu horia ostiralera arte gutxienez luzatu du Eusko Jaurlaritzak, hiru egun hauetan tenperatura maximoak 37º ingurukoak izango baitira Euskadin.
"Eklipsea zentzumen guztiekin bizi beharreko esperientzia da"
Ana Ursua astrofisikari eta "eklipse-ehiztariaren" hitzetan, eguzki-eklipse osoa "naturaren ikuskizunik zoragarriena da", fenomeno zientifiko eta emozional paregabea, hain zuzen ere.
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.