Metroko lanak "behin betiko gelditzea" exijitu du Satorralaia plataformak
Donostialdeko Metroaren lanak "zentzugabeak" direla iritzita eta hirigunean sortu duten "anabasa" kontuan hartuta, Satorralaia auzo plataformak horren gaineko "erantzukizunak" exijitu ditu, eta, protesta gisa, Donostian manifestazioa egingo dutela iragarri du.
Iñaki Arriola Garraio sailburuak asteazkenean jakinarazi zuen Metroa ez dela iragarritako urtean, 2022an, martxan egongo, eta 2024ko bigarren seihilekoan inauguratuko dutela, "Mirakontxa-Easo tartean izandako arazo "larrien" ondorioz. Horrek nabarmen garestituko ditu lanak: hasieran iragarritakoa (53,2 milioi euro) baino % 50-70 gehiago.
Hori horrela, Satorralaiak berretsi du "erokeria" dela gertatzen ari dena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Metroan atzemandako arazo larri guztien berri emateko. Halaber, aurreratu du azaroaren 14an, Donostian, manifestazioa egingo dutela "obrak behin betiko gelditzea" eskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak