Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira lau alerta mailetako neurriak

Adierazleen emaitzaren arabera, lurralde bakoitza arrisku maila batean kokatuko dute. Lurralde bat 4. mailan kokatzen baldin badute, “salbuespenezko neurriak” aplikatuko dituzte.
PCR proba. Artxiboko argazkia: EFE
PCR proba. Artxiboko argazkia: EFE

Adierazleen emaitzaren arabera, lurralde bakoitza arrisku maila batean kokatuko dute agintariek. Lau alerta maila izanen dira, horietako bakoitza neurri sorta batekin.

1. MAILA

- Elkarbizitza talde egonkorretan egituratutako burbuila sozialetan harremanak izan, eta 15 pertsona baino gehiagoko bilerarik ez egin, baita funtsezkoak ez diren bidaiak saihestu lurraldetik kanpo ere.

- Aforoek ez lukete % 75a gainditu behar (50 pertsona askoz jota) toki itxietan (beilatokiak, hiletak eta hileta-elizkizunak), baita ezkontzetan eta jaunartzeetan ere, batere mugarik gabe aire librean. Jatetxe eta ostalaritza, bingo areto, kasino, aisialdi areto eta apustu-etxeek erreserba gaitasun bera izango dute, mahai bakoitzeko 10 pertsona gehienez (15 kanpoaldean baldin bada). Diskotekak, ostera, itxita egongo dira.

2. MAILA

- Lurraldetik at funtsezkoak ez diren bidaiak saihestu.

- Barran kontsumitzea debekatzea eta jatetxe zein tabernetan aforoa % 50era murriztea, baita kirol zentroetan eta instalazioen barnealdean ere, baina azken bi kasu horietan ixtea aurreikusten du, segurtasuna eta aireztatzea bermatzerik ez baldin badago.

- Hamar laguneko bilerak eta telelana sustatzea, baita etxean egoteko gomendioa ere.

- Toki itxietan aforoa % 50era mugatzea, hiletetan zein beilatokietan (30 pertsona askoz jota), eta mugarik ez toki irekietan, beti ere distantzia bermatzea posible denean. Gomendio berdinak ezkontza eta jaunartzeetan.

Gurtzeko tokietan, aforo maximoa erdira murriztea, baita toki itxietan ere. “Zerbitzu telematikoak edo telebista bidez eskaintzea”, adostu dute.

3. MAILA

- Bilerak sei pertsonetara mugatzea, eta funtsezkoak ez diren zerbitzuen ordutegia 23:00etara murrizteko aukera “aztertzea”.

- Jatetxe eta ostalaritza lokalei dagokionez, barrualdea ixteko aukera aztertuko dute tokiko agintariek, eta bestela aforoa ahalik eta gehien murriztuko dute; neurri berdina bingo areto, kasino eta apustu-etxeentzako.

- Etxetik “bakarrik beharrezkoa” denean ateratzeko gomendioa, lurraldeko sarrera eta irteerak mugatzeko aukera aztertzea, funtsezko jarduerak kenduta, eta lantokira joatea “salbuespena” izatea, jarduera edo bilera zehatzetarako soilik.

- Beilatokiei eta hiletei dagokionez, aforoa heren batera mugatu toki itxietan (hamar pertsona askoz jota) eta 20 pertsonara toki irekietan. Bataio edo jaunartzeen kasuan, zeremoniak posible den heinean atzeratzea, hala ere, pertsona kopuruan muga jarriko dute.

4. MAILA

Lurralde bat laugarren mailan kokatzen baldin badute, 3. mailako neurri murriztaileez gain, "salbuespenezko neurriak" aplikatuko dituzte, “egoeraren azterketa berezia egin ondoren, besteak beste, pertsonen mugikortasuna mugatu, konfinamendu perimetralak edo mugikortasunari beste muga batzuk”.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" entzun behar izan zituzten gizonaren ahotik, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, "gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta lekuz kanpoko iruzkinak egiten zizkiena". Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarri" eta "lotsagabe" bat zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X