SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea Ezkaba mendian, Osasunaren mendeurrenagatik botatako su artifizialek eraginda

Atzo iluntzean piztu zen sua, 20:45 inguruan, mendiaren hegal batean. Suhiltzaileek berehala lortu zuten itzaltzea.
Sutea, Ezkaban.
Sutea, Ezkaban. Argazkia: @bomberos_na

Sute txiki bat piztu zen atzo iluntzean Iruñeako Ezkaba mendian, eta lehen ikerketen arabera, Osasuna futbol taldearen mendeurrena ospatzeko bota zituzten su artifizilek eragin zuten sua.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, Trinitario parkeko suhiltzaileak bertaratu ziren, eta berehala lortu zuten sutea mendean hartu eta itzaltzea.

Sadarren Osasuna eta Athletic taldeen arteko partida amaitu ondoren, hainbat lekutatik su artifizialak bota zituzten, talde nafarraren mendeurrena ospatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X