Nafarroa eta EAE dira COVID-19a atzemateko proba gehien egin dituzten erkidegoak
Nafarroa da pandemian zehar COVID-19a atzemateko proba gehien egin dituen Estatuko autonomia erkidegoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoa da bigarrena. Hain zuzen ere, 1.000 biztanleko 652,36 proba egin dituzte Nafarroan, eta 587,92, EAEn, Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.
Guztira, EAEn 1.282.790 proba egin zituzten, azaroaren 12ra arte. Errioxa da tasa altuena duen hirugarren autonomia erkidegoa (553,98 proba), eta Asturias (483,02) eta Madril (429,96) daude ondoren.
Azaroaren 6tik 12ra, COVID-19a atzemateko 81.566 proba egin zituzten EAEn, aurreko astean baino % 8 gehiago. Proba horietatik 81.566 PCR testak izan ziren, eta 12.999, berriz, antigenoen proba azkarrak.
Gainera, pandemia hasi zenetik 142.547 test azkar egin dituzte EAEn, 1.000 biztanleko 65,3.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko