139 positibo zenbatu dituzte Nafarroan eta positibotasun tasa % 5,6ra jaitsi da
Nafarroak 139 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan 2.473 proba egin ostean (1.608 PCR eta 865 antigeno test), % 5,6ko positiboarekin.
Gaur egun, Iruñeko eremu soziosanitarioko 805 pertsonari eman dizkiete txertoak (386 langile eta 459 egoiliar), eta datorren astelehenean, urtarrilaren 4an, ekingo diote berriro prozesu horri, Nafarroako gainerako lurraldeetako zentroetan ere.
Atzo hamabi pertsona ospitaleratu zituzten Foru Erkidegoan gaixotasun horrekin lotuta, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Atzo 65 urteko gizon bat hil zen, eta aurreko egunetan 100 urteko emakume bat hil zela jakinarazi zuten.
Nafarroan 963 pertsona hil dira pandemiaren ondorioz, eta birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko datuen arabera, 42.426 kasu izan dira Nafarroan.
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 66 erregistratu zituzten, Tuteran % 17 eta Lizarran % 9. Gainerako positiboak (% 8) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Azken egunean erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, gehienak 45 eta 59 urte artekoak eta 15 eta 29 urte artekoak dira, biak % 25ekin. Jarraian, 30 eta 44 urte bitartekoen taldea (% 17) eta 15 urtetik beherakoen taldea (% 15) daude. Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 13) eta 75 urtetik gorakoena (% 5) daude.
Positibo berrien batez besteko adina 39,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 51 emakumeak dira eta beste % 49 gizonak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 135 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino bat gutxiago), horietatik 19 zainketa intentsiboetako postuetan daude (atzo baino bat gutxiago) eta beste 33 etxeko ospitaleratzean (atzo baino sei gehiago). Gainerakoak, 83 gaixo, ospitaleko gela arruntentan daude (atzo baino sei gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.