Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8.072 pertsonari jarri diete covid-19aren aurkako txertoa Hego Euskal Herrian

Eusko Jaurlaritzak 31.605 dosi jaso eta 5.553 erabili ditu. Nafarroako Gobernuak, berriz, 11.850 txerto bildu ditu eta horietatik 2.651 baliatu ditu.
Adineko emakume bat txertoa jasotzen Gasteizko erresidentzia batean.
Adineko emakume bat txertoa jasotzen Gasteizko erresidentzia batean. Artxiboko argazkia: EFE

Koronabirusari aurre egiteko txertaketa kanpaina abenduaren 27an abiatu zen eta harrezkero 8.072 laguni jarri diete Pfizer eta BioNTech konpainiek garatutako txertoa Hego Euskal Herrian.

Espainiako Osasun Ministerioak erkidegoei igorritako txertoei eta gaur arte jarri direnei buruzko datuak publiko egin ditu. Eusko Jaurlaritzak 31.605 dosi jaso eta 5.553 erabili ditu (% 17,6). Nafarroako Gobernuak, berriz, 11.850 txerto bildu ditu eta horietatik 2.651 baliatu ditu (% 22,4).

Bi gobernuek atzo zehaztu zutenez, txerto horietako batzuk gorde egingo dituzte, pertsona bakoitzak bi dosi jaso behar dituelako eta bigarren dosia 21 egunetara eman behar delako.

Abenduaren lehen fase honetan, erresidentzietako langileei eta adineko pertsonei jarriko diete txertoa, baita koronabirusaren aurka lehen lerroan ari diren osasun arloko beharginei ere.

Guztira, Espainiako Gobernuak 743.295 dosi banatu ditu Estatuan eta 139.339 pertsonari jarri diete txertoa. Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, Asturias da txertaketa kanpaina azkarren egiten ari den erkidegoa, jasotako dosien % 54,5 erabili baititu jada. Kantabria (% 5,1) eta Madril (% 5,4) dira, berriz, zentzu horretan okerren dauden erkidegoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X