Erreforma asmoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kultur arloan adierazpen delituak ez zigortzea aztertuko du Justizia Ministerioak

Pablo Hasel kartzelara sartzeko atarian egin du iragarpena Moncloak. Rap abeslariaren iritziz, bere aldeko "elkartasun mugimendua itzalarazi" nahi du Espainiako Gobernuak.
Haselen aldeko manifestazio bat, Madrilen.
Haselen aldeko manifestazio bat, Madrilen. Argazkia: EFE

Kultur eta arte arloan edo esparru intelektualean egiten diren gehiegizko adierazpenak delitu gisa ez hartzeko erreforma egin asmo du Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak. Hala, adierazpen delituak direlakoetatik aipatutakoak salbuesteko azterketa abiatuko du Ministerioak.

Pablo Hasel rap abeslaria kartzelara sartzeko atarian dagoela egin du iragarpena Espainiako Gobernuak. Auzitegi Nazionalak 10 eguneko epea eman dio musikariari espetxean sartzeko, terrorismoa goratzea eta Koroa iraintzea egotzita bederatzi hilabeteko zigorra bete dezan.

Ingurumaria horretan, Unidas Podemosek iragarri du Zigor Kodearen hainbat artikulu (adierazpen askatasuna mugatzen dutenak) indargabetzeko ez legezko proposamena aurkeztuko duela.

Justizia Ministerioaren esanetan, helburua da adierazpen delituen barruan "eztabaidagarrienak" diren horiek erreformatzeko aukera aztertzea. Hartara, ordena publikoa arriskuan jar lezaketen edo indarkeria sustatzen duten adierazpenak bakarrik zigortuko lirateke, baina ez kartzelarekin.

Justiziak egindako proposamenean salbuetsita egongo lirateke, gainera, kultur eta arte arloan edo esparru intelektualean egiten diren gehiegizko adierazpenak

Iragarpena Pablo Hasel espetxera sartzeko atarian egin du Moncloak. Musikariaren aldeko hainbat manifestazio egon dira Espainiako Estatuko hainbat hiritan, tartean Madrilen eta Bartzelonan, eta 200 artistak baino gehiagok —Pedro Almodovar, Joan Manuel Serrat edo Javier Bardem, besteak beste— haren aldeko agiria izenpetu dute.

Haselek berak Twitterren duen kontuaren bidez erantzun dio Espainiako Gobernuari. Salatu duenez, iragarpenak haren alde sortutako "elkartasun mugimendua itzalarazi" eta "desmobilizatzeko" helburua du. Haselen ustez, Sanchezen gobernuak "bere burua zuritzen ari da promesa berriekin".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X