Nafarroan 89 positibo eta hiru heriotza izan dira
Nafarroan 89 positibo detektatu zituzten atzo koronabirusagatik, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak jakinarazi duenez. Guztira, 3.042 proba egin zituzten (1.975 PCR eta 1.067 antigeno-test). Kasu positiboen tasa % 2,9an dago.
Egun, 162 pertsona daude ospitaleetan. Atzo beste sei lagun eraman zituzten erietxera, baina bat bera ere ez zainketa intentsiboko unitateetara.
Horrez gain, hiru pertsona hil ziren koronabirusarekin: 89 eta 94 urteko bi emakume eta 90 urteko gizon bat. Orotara, 1.073 lagun hil dira Nafarroan pandemia hasi zenetik.
Hilkortasun tasa orokorrari dagokionez, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean 138 heriotza izan ziren. Horietatik, 26 dira covid-19aren ondorioz hil zirenak. “Balio-tarte normala”, Osasun Publikoaren arabera.
Halaber, azken lau asteetako heriotza-tasa % 6 txikiagoa da azken bost urteetako epealdi bereko datuen bataz bestekoarekin alderatuta. “Orain arte hartutako segurtasun-neurriek beste gaixotasun batzuek eragindako heriotzak jaistea ekarri duela ondorioztatzen dugu”, dio txostenak.
Udalerrien egoerari dagokionez, Iruñean eta inguruko herrietan eman dira positiboen % 63. Tuteran antzeman dituzte kasuen % 7 eta Lizarran, % 6a. Gainerako positiboak (% 24) hiri eta herri ezberdinetan detektatu dituzte.
Osasun langileei dagokionez, 39 behargin daude une honetan covid-19arekin kutsatuta, eta azken astean 17 positibo antzeman dituzte. Nafarroako osasun arloko lantaldea 13.000 profesional inguruk osatzen dute.
Adinari dagokionez, positibo gehienak 15-29 eta 45-59 adin tarteetan eman dira: % 25, hain zuzen ere. Kasuen % 15 30 urtetik 44ra bitartean detektatu dituzte; % 13, 75 urtetik gorakoen artean; % 12, 15 urtetik beherakoen artean; eta % 10, 60 urtetik 75era bitartean.
Ospitaleetan 162 paziente daude covid-19ak jota, atzo baino 17 gutxiago. Horietako 28 zainketa intentsiboetako unitateetan daude eta 14 etxean ospitaleratuta.
Guztira, 50.024 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.