Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan 89 positibo eta hiru heriotza izan dira

Bezperako datuekin alderatuta, 49 positibo gutxiago dira. Positibotasun tasak ere behera egin du, % 2,9raino.
Ospitale bateko fatxada.
Ospitale bateko fatxada. Argazkia: EFE

Nafarroan 89 positibo detektatu zituzten atzo koronabirusagatik, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak jakinarazi duenez. Guztira, 3.042 proba egin zituzten (1.975 PCR eta 1.067 antigeno-test). Kasu positiboen tasa % 2,9an dago.

Egun, 162 pertsona daude ospitaleetan. Atzo beste sei lagun eraman zituzten erietxera, baina bat bera ere ez zainketa intentsiboko unitateetara.

Horrez gain, hiru pertsona hil ziren koronabirusarekin: 89 eta 94 urteko bi emakume eta 90 urteko gizon bat. Orotara, 1.073 lagun hil dira Nafarroan pandemia hasi zenetik.

Hilkortasun tasa orokorrari dagokionez, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean 138 heriotza izan ziren. Horietatik, 26 dira covid-19aren ondorioz hil zirenak. “Balio-tarte normala”, Osasun Publikoaren arabera.

Halaber, azken lau asteetako heriotza-tasa % 6 txikiagoa da azken bost urteetako epealdi bereko datuen bataz bestekoarekin alderatuta. “Orain arte hartutako segurtasun-neurriek beste gaixotasun batzuek eragindako heriotzak jaistea ekarri duela ondorioztatzen dugu”, dio txostenak.

Udalerrien egoerari dagokionez, Iruñean eta inguruko herrietan eman dira positiboen % 63. Tuteran antzeman dituzte kasuen % 7 eta Lizarran, % 6a. Gainerako positiboak (% 24) hiri eta herri ezberdinetan detektatu dituzte.  

Osasun langileei dagokionez, 39 behargin daude une honetan covid-19arekin kutsatuta, eta azken astean 17 positibo antzeman dituzte. Nafarroako osasun arloko lantaldea 13.000 profesional inguruk osatzen dute.

Adinari dagokionez, positibo gehienak 15-29 eta 45-59 adin tarteetan eman dira: % 25, hain zuzen ere. Kasuen % 15 30 urtetik 44ra bitartean detektatu dituzte; % 13, 75 urtetik gorakoen artean; % 12, 15 urtetik beherakoen artean; eta % 10, 60 urtetik 75era bitartean.

Ospitaleetan 162 paziente daude covid-19ak jota, atzo baino 17 gutxiago. Horietako 28 zainketa intentsiboetako unitateetan daude eta 14 etxean ospitaleratuta.

Guztira, 50.024 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta Nafarroan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X