Nafarroan 4 hildako eta 96 positibo berri baieztatu dituzte, % 4,1eko positibotasuna
Covid-19ak lau heriotza eragin ditu azken orduetan, Nafarroan. Gainera, 96 positibo berri baieztatu dituzte egindako 2340 probatan (1366 PCR eta 974 test antigeno). Ondorioz, positibotasun tasa % 4,1ekoa da Foru Erkidegoan.
Atzo hiru hildako zenbatu zituzten, 71 eta 88 urteko bi gizon, eta 95 urteko emakume bat. Era berean, aurreko egunetan hildako 93 urteko emakume baten berri eman zuten. Koronabirusak 1078 heriotza eragin ditu dagoeneko Nafarroan.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, 150 paziente daude ospitaleetan, atzo baino 9 gutxiago. Ostegunean bi lagun ospitaleratu behar izan zituzten, biak ZIUn.
Zonaldeka, Iruñean eta Iruñerrian positibo berrien % 74 baieztatu dituzte, Tuteran % 3 eta Lizarran % 2. Nafarroako gainerako eskualdeetan kasuen % 21 zenbatu dituzte.
Adin tarteei dagokionez, positibo berri gehienak 45-59 urte artekoen eta 15 urtez beherako adingabeen artean antzeman dituzte, % 24 eta % 22, hurrenez hurren. Ondoren, 15-29 adin tartean % 21 baieztatu dituzte, eta 33-44 artean % 20.
Azkenik, 75 urtez gorakoen artean % 7 baieztatu dituzte, eta 60-75 adin tartean % 6 baino ez. Positibo berrien batez besteko adina 36,1 urtekoa da.
Osasunbideak jakitera eman duenez, 150 pertsona daude ospitalean covid-19aren ondorioz (atzo baino bederatzi gutxiago), horietatik 25 ZIUn (kopuru bera) eta beste 13 etxean (kopuru bera). Gainerako 112 pazienteak ospitaleetako logela arruntetan daude.
Pandemia hasi zenetik 50 217 positibo baieztatu dituzte Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.