56 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, abenduaren 20tik zenbatutako kopuru txikiena
Nafarroako Osasun Sistemak 56 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, aurreko egunean baino 25 gutxiago, Osasun Publikoaren Institutuaren datuen arabera. Abenduaren 20az geroztik zenbatutako kopururik txikiena da larunbatekoa. 57 kasu atzeman zituzten orduan.
Ostiralean 1.886 proba egin zituzten, eta horrek esan nahi du positibotasuna % 2,96koa izan zela. Foru Erkidegoak zortzi egun jarraian daramatza % 5eko positibotasunetik behera.
Astean zehar, 139 kasu atzeman zituzten astelehenean (% 4,8), 89 asteartean ( % 2,9), 97 asteazkenean ( % 3,4), 96 ostegunean ( % 4,1), 82 ostiralean (% 3,29) eta 57 larunbatean.
Gaur-gaurkoz, 152 pertsona daude ospitalean covid-19ak jota. Atzo bertan lau lagun ospitaleratu zituzten; horietako bat ZIUn. Azken orduetan, baina, ez da inor hil. Guztira, beraz, 1.079 heriotza izan dira Nafarroan covid-19ren eraginez pandemia hasi zenetik.
Zonaldeka, Iruñerrian izan dira kutsatzeen % 61; Tuteran % 9, eta Lizarran % 5. Gainerako positiboak (% 25) Nafarroa osoan banatuta atzeman dituzte.
Adin-tarteka banatuta, 45 eta 59 urte bitartekoen artean zenbatu dituzte kasuen % 25, eta 30 eta 44 eta 60 eta 75 bitartekoen artean, berriz, % 19. Emakumeen artean, bestalde, kasu gehiago detektatu dituzte (% 54).
Intzidentzia metatua 50.355 kasutan dago Nafarroan.
Orain arte jarritako txerto kopuruari dagokionez, azken orduotan jakinarazi dute 42.014 pertsonak jaso dutela txertoa (48.045 txerto iritsi dira), eta 15.642k bukatu dute txertaketa prozesua.
EAEk gune gorritik ateratzea lortu du
Euskal Autonomia Erkidegoan 423 covid-19 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta positiboen tasa % 4,8an dago orain. Ostiralean % 5eko tasa gainditu bazuen ere, datuak hobetzea lortu du berriro EAEk.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.