Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Sailak datorren astean hasi nahi du 80 urtetik gorakoen txertaketa

Sagarduik iragarri duenez, dagoeneko 100.000 dosi eman dituzte, eta asteon adinekoen egoitzetako eta Osakidetzako lehen lerroko txertaketarekin amaituko dute, besteak beste.
18:00 - 20:00
Osasun Sailak datorren astean 80 urtetik gorakoak txertatzen hasteko asmoa du

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreikusi du datorren astean 80 urte baino gehiagoko pertsonak txertatzen hasi ahalko direla, betiere nahikoa dosi heltzen bada. Horrez gain, iragarri du kanpaina hasi zenetik covid-19aren kontrako 100.000 txerto baino gehiago jarri dituztela Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Sagardui Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailearekin batera agertu da kazetarien aurrera, gobernu bileraren ondotik. Eguneko datu epidemiologikoen berri emateaz gain, txertaketa kanpainaren ingurukoak xehatu ditu sailburuak.

Hala, iragarri du dagoeneko 100.000 txerto eman dituztela (57.970 lehen dosi eta 43.682 bigarren dosi). Txertaketak asteon jarraituko du, eta 14.700 prestakin jarriko dituzte. Horiekin adinekoen egoitzetako eta Osakidetzako lehen lerroko txertaketa amaitu, eta bigarren lerroko langileak txertatzen jarraituko dute.

Osakidetzako profesionalen txertaketari dagokionez, Osasun arduradunak zehaztu du langileen % 45 lehen dosiarekin babestu dituztela. Horrez gain, astearte honetan hasi dira klinika eta ospitale pribatuetako beharginak txertatzen, eta bihar Ertzaintzako agenteak AstraZenecaren txertoarekin immunizatzen hasiko dira.

Azkenik, Sagarduik esan du datorren astean 80 urte baino gehiagoko pertsonak txertatzen hasi nahi dutela, eta argitu du EAEn 150.000 bat pertsona daudela adin horretatik gora. Sailburuaren hitzetan, Osakidetza eurekin jarriko da harremanetan seruma non eta nola hartu behar duten zehazteko.

Halaber, sailburuak baieztatu du Bizkaiko Fiskaltzak artxibatu egin duela Eduardo Maiz eta Jose Luis Sabas Basurtu eta Santa Marinako ospitaleetako kudeatzaileen txertaketa irregularrengatik abiatutako izapideak. Sagarduiren hitzetan, atzo jakinarazi zieten berria. Dena den, LABek jarritako helegitearen inguruko erabakia hartzeke dago.

Aldaera britainiarra, kasuen % 20ren erantzule

Koronabirusaren aldaera ezberdinek Euskadin duten intzidentziaz galdetuta, sailburuak nabarmendu du Espainiako estatuan izandakoaren antzekoa dela aldaera britainiarrarena, hots, kasuen % 20ren bueltakoa. "Ez dugu kutsagarritasun gehiago atzeman, eta ematen ari garen txertoek eraginkortasuna dute horren kontra", azpimarratu du.

Hegoafrikako aldaeraren kasurik erregistratu ez dutela erantsi du Sagarduik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X