Pandemiak % 7,8 handitu zuen heriotza kopurua EAEn 2020ko hirugarren hiruhilekoan
Eustatek landutako datuen arabera, 2020ko hirugarren hiruhilekoan 5.349 pertsona hil ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aurreko urteko epe berean baino % 7,8 gehiago. Hala, hiruhileko horretan 387 heriotza gehiago izan ziren aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, baina aurreko 10 urteetako batez bestekoa baino 596 gehiago.
Araban, heriotzen igoera % 10,5ekoa izan zen; Gipuzkoan, % 8,8koa; eta Bizkaian, % 6,6koa. Sexuaren arabera, 2.684 gizon eta 2.665 emakume hil ziren; horrek esan nahi du % 10,6ko igoera izan dela gizonen kasuan eta % 5,1ekoa emakumeen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Estatistika erakundearen arabera.
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.513 eta 1.295 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen % 52,5 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa nerbio-sistemako gaixotasunak izan dira, 361 kasurekin, (% 6,7), eta laugarren kausa covid-19a izan da, 356 kasurekin (% 6,6). Gainera, beste 52 heriotzatan covid-19a heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe.
2.000 heriotzatik gora 9 hilabetetan
Lurraldeka, kopuru handiena Bizkaiari dagokio (204), eta gero Gipuzkoa (90) eta Araba (62) daude.
Covid-19ak eragindako heriotzen % 96,3 60 urtetik gorakoen artean gertatu zen, eta % 77,5 80 urtetik gorakoen artean.
2020ko lehen bederatzi hilabeteetan 2.077 heriotza gertatu ziren COVID-19aren ondorioz. Heriotza gehienak martxoan (503) eta apirilean (1.048) gertatu ziren; gutxitu egin ziren maiatzean (147), ekainean (23) eta uztailean (8), eta berriz ere gora egin zuten abuztuan (93) eta irailean (255). Beste 258 heriotzatan ere izan zuen zerikusia covid-19ak, baina ez zen kausa nagusia izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.