Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko merkataritzagune bat jendez hustu dute sute baten ondorioz

Antza, igogailuetako batean piztu da sua, eta ke handia pilatu denez, eraikina hustu dute. Ez da inor zauritu.
Suteak ke zutabe handia eragin du.
Suteak ke zutabe handia eragin du. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

Iruñeko Udaltzaingoak jendez hustu du hiriburuko Carrefour merkataritzagunea igogailu batean piztutako sute txiki bategatik. Ke handia pilatu denez, eraikina hustea erabaki dute agenteek.

Sutea Barañaingo etorbidean dagoen supermerkatuko igogailu batean piztu omen da, goizeko lehen orduan. Zorionez, ez da inor zauritu, Udaltzaingoak bere Twitter kontuan zehaztu duenez. 

Udaltzainez gain, suhiltzaileak ere bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X