GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzeratu egin dute Kote Cabezudoren aurkako bosgarren epaiketa, agiri baten zain

Defentsak auzi nagusiarekin lotutako agiri bat eskatu duelako erabaki dute prozesua atzeratzea.
Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Jauregiaren aurrean
Kote Cabezudoren biktimen bilkura Gipuzkoako Justizia Jauregiaren aurrean. Artxiboko argazkia: EFE

Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurkako bosgarren epaiketa atzeratu egin dute defentsak auzi nagusiarekin lotutako agiri bat eskatu duelako. Gaurkoan, adin txikiko baten irudiak YouTube kanaletik kentzeko epaileak emandako agindua ez betetzeagatik epaitu behar zuten. 

Argazkilari donostiarra hogei bat modelori iruzurra eta sexu-delituak egiteagatik ikerketapean dago. Auzi nagusiaren ikerketa 2013an abiatu zuten. Cabezudori 47 delitu leporatzen dizkiote, baina oraindik ez dute epaiketarako data zehaztu.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak urtebeteko kartzela zigorra eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X