GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea piztu da Zubietako aroztegi batean

Suhiltzaileek sua itzali dute. Kalte materialak izan diren arren, ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
Sutea izan da Zubietako aroztegi batean

Sutea piztu da goizean Zubietako Barrenetxe aroztegian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

05:00ak aldera piztu da sua, aroztegiko palet batzuetan.

Suhiltzaileek sua itzali dute eta ez da inor zauritu.

Garrek kalte materialak eragin dituzte.

EITB MEDIAk jakin duenez, nahita piztutakoa izan daiteke. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu