Emakume bat hil zen astelehenean covid-19az Nafarroan, eta positiboak 68ra igo dira
Emakume bat hil zen covid-19arekin astelehenean Nafarroan eta kutsatzeek 60ko langa gainditu dute berriro, 68 kasu zenbatzeraino, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
80 urteko emakume bat da hildakoa, eta dagoeneko 1.116 dira gaixotasun horrekin Foru Erkidegoan hil direnak. Gainera, birusarekin kutsatutakoen kopurua 52.247ra iritsi da pandemia hasi zenetik.
Zehazki, 2.130 proba diagnostiko egin zituzten atzokoan (aurreko egunean baino 1.184 gehiago) eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren. Horrenbestez, positibotasun tasak puntu bat egin du behera.
Bezperan baino 28 gehiago dira, baina kezkagarriagoa dena, duela astebete baino 18 gehiago dira, eta duela bi aste baino bederatzi gehiago.
Guneka, Iruñeko Arrotxapea auzoan zenbatu dituzte positibo gehien: zazpi, hain justu. Zerrendan bigarren ageri dira Burlata, Milagro eta Orkoien herriak eta Iruñeko Ermitagaña auzoa, bosna positiborekin. Ondoren daude Berriozar eta Iruñeko Txantrea eta Iturrama auzoak, hiruna kasurekin.
Ospitaletako okupazioaren ikuspegitik, Osasunbideak jakinarazi du atzoko balantzearen ostean 71 pertsona daudela covid-19agatik eta covid-19arekin ospitalean (bezperan baino 2 gutxiago), horietako 14 Zainketa Intentsiboen Unitatean daude (2 gutxiago), eta beste 11 etxeko ospitalizazioan (hiru gehiago). Gainerako 46ak (hiru gutxiago), plantan daude.
Foru Erkidegoak azpimarratu duenez, Nafarroa da, 2020ko irailaren 17tik, covid-19 proba gehien egiten dituena herritar kopuruaren arabera: 1.091,52 mila biztanleko, Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera. Estatuko batez bestekoa 738,54koa da, mila biztanleko.
Kasu berrien adin tarteei dagokienez, 15 urtetik beherakoak dira portzentaje handiena, % 26, eta ondoren daude 45 eta 59 urte artekoak, % 25. Gero datoz 30etik 44 urterakoak, % 18, eta 60 eta 75 urte artekoak, % 13. Azkenik, 15 eta 29 urte artekoak (% 12) eta 75 urtetik gorakoak daude (% 6).
Positibo berrien batez besteko adinari dagokionez, 37,9koa da, eta % 56 emakumeak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
El accidente se ha producido hacia las 12:30 horas. Como consecuencia del siniestro, el tráfico se está regulando mediante paso alternativo en la zona.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi abioi, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.