Kutsatzeen beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, 139 covid-19 kasu berrirekin
139 covid-19 kasu berri atzeman ziren, atzo, Nafarroan, bezperan baino 11 gutxiago. Datu horrek baieztatu egiten du Foru Erkidegoan kutsatzeetan ematen ari den beheranzko joera.
Foru Gobernuko Osasun Publikoko Institutuak zabaldutako datuen arabera, larunbatean 2.565 proba egin ziren (1.781 PCR eta 784 antigeno test), eta horietatik % 5,4k eman zuten positibo.
Bestalde, 201 gaixo zeuden larunbatean Foru Erkidegoko ospitale-sareko zentroetan, aurreko egunean baino lau gehiago, eta 42 lagun daude ZIU unitateetan. Atzo 7 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako hiru ZIUn, eta ez zen inor hil. Nafarroan 1.145 heriotza baieztatu dituzte guztira koronabirusaren pandemia hasi zenetik.
Kutsatze berriei dagokienez, Iruñean eta bere eskualdean atzeman zituzten kasu positiboen % 31, Tutera aldean % 22 eta Lizarraldean % 15. Gainerako positiboak ( % 32) Nafarroako beste eskualde batzuetan diagnostikatu zituzten.
Adinaren arabera, 45-59 urte bitartekoen artean atzeman zituzten kasu berri gehien ( % 24) eta 15-29 urte bitartekoetan ondoren ( % 23). Jarraian daude 15 urtetik beherakoen taldea ( % 22) eta 30-44 urte bitartekoen taldea ( % 16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea daude ( % 9) eta 75 urtetik gorakoena daude ( % 6).
6 positibo baheketetan
Atzo 15 eta 29 urte bitarteko biztanleei Alesbesen eta Etxarri Aranatzen egindako baheketei dagokienez (Arbizuko bizilagunak ere sartu zituzten Etxarrikoan), Nafarroako Osasun Sailak zehaztu du lehen kasuan hiru positibo atzeman zirela 128 probatan eta bigarrenean beste hiru 166 probatan.
Txertaketa
Asteburuan txertaketa prozesuarekin aurrera jarraituko dute Foru Erkidegoan. Iruñean eta Iruñerrian bi tokitan emango dute txertoa: UPNAko kiroldegian eta Maristak ikastetxe zaharrean. Asteburuan, 6.500 pertsonari (4.654 larunbatean eta 1.843 igandean) hitzordua emango diete, 8:30etik 21:10era txertatzeko.
Tuterako Osasun Eremuan etxeetan txertatzeko asmoa dute asteburuan. Konkretuki, profesionalak 80 urtez gorako 54 pertsonaren etxeetara joango dira.
Azkenik, Lizarrako Osasun Eremuan, 60-65 adin tartea txertatzen jarraituko dute, Garcia Orkoien Ospitaleko bigarren solairuan, goiz zein arratsaldeko ordutegian. Asteburu honetan 1.000 pertsona inguru deituko dituzte.
Osasun Departamentuak Nafarroan bizi diren eta txertoa hartzeko zain dauden 80 urteko edo gehiagoko pertsonekin harremanetan jartzen jarraituko du asteburu honetan. Pertsona horiek dei bat jasoko dute txertoa hartzeko eguna eta ordua eskaintzeko, eta ez dute beste gestiorik egin beharko. Hala ere, gainerako herritarrek bezala, eskura dute Infovac txertaketa-kanpainari buruzko informazioa emateko telefonoa (948 370 120). Osasun Sailak ostegunean jarri zuen abian, eta herritarrei zerbitzu hobea emateko asmoz indartzea aurreikusi dute. Telefono horrek egunero ematen du zerbitzua, asteburuak barne, 08:00etatik 22:00etara.
Era berean, txertoari buruzko zalantzak edo kontsultak egin daitezke vacunacion@navarra.es edo txertaketa@navarra.es posta elektronikoen bidez.
Guztira, 184.624 txerto jaso dituzte nafarrek, Foru Erkidegora heldu diren 196.705 dosietatik. 55.230 pertsonak txertoaren bi dosiak jaso dituzte dagoeneko, hau da, txertaketa programan sartutakoen %10 inguru.
775 covid kasu berri EAEn eta %9,3ko positibitatea
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 775 koronabirus kutsatze berri diagnostikatu ditu larunbat honetan EAEn, hau da, aurreko egunean baino 60 gutxiago, baina positibotasun tasa dezente igo da, % 8tik %9,1era, proba diagnostiko gutxiago egin baitira.
Zainketa intentsiboetako unitateetako presioak antzera jarraitzen du: 140 lagun daude une honetan, aurreko egunean baino bat gutxiago, eta 80 pertsona ospitalizatu behar izan dituzte, aurreko eguneko 97ekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.