Neurri murriztaileak alarma-egoera amaitu arte egongo dira indarrean Nafarroan
Koronabirusaren ondorioz osasun-egoera larria dela kontuan hartuta, egungo neurri murriztaileak alarma-egoera amaitu arte, hots, maiatzaren 9a arte, luzatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak.
Itxiera perimetrala, etxeratze-agindua edota ostalaritzari lotutako prebentzio-neurriak maiatzaren 9ra arte luzatzeko dekretua aste honetan eguneratuko dute.
Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, azken astean kutsatzeek % 21 behera egin badute ere, azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 408 kasukoa da. Beraz, arrisku-maila altuan -250 kasutik gora- dago.
Gainera, ospitaleetan presioak handia izaten jarraitzen du: 210 paziente daude ingresatuta, horietako 42 zainketa intentsiboetako unitateetan.
Indarrean dauden neurriak
Gauzak horrela, maiatzaren 9a arte itxita egongo dira tabernen eta jatetxeen barrualdeak, baita jokorako establezimenduetakoak ere.
Saltoki handietan, gehienezko edukiera % 30ekoa da, eta denda txikietan, % 50ekoa. Familia edo lagunarteko ospakizunak galarazita daude janaria edota edaria tartean badaude.
Horrez gain, itxiera perimetrala eta etxeratze-agindua (23:00-06:00) indarrean daude.
Halaber, taldean bildu daitekeen pertsona-kopurua mugatuta dago: seikoa da eremu publiko irekietan, eta laukoa, eremu publiko itxietan. Eremu pribatuan, berriz, bizikidetza-unitate bereko pertsonak soilik elkartu daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.