Osakidetzak 100.000tik gora pertsona txertatuko ditu 7 egunean
Osakidetzak kalkulatzen du datorren asteartera bitartean 107.000 pertsona txertatuko dituela lehen edo bigarren dosiarekin. Egunero 15 000 dosi jartzea ekarriko du horrek, orain arteko zifrarik altuena. Txertaketa hitzordu gehienak asteburuan izango dira, BEC eta Ilunbe gisako espazio handietan.
Txertaketa erritmoari bultzada emateko gakoa izan dira aste honetan iritsi diren 120.000 dosiak: Pfizerren 98.000, Modernaren 10.300, Janssenen 6800 eta AstraZenecaren 4800.
Aste honetan 30.000 txerto inguru jarri ditu dagoeneko Osakidetzak; hala, 80 eta 89 urte bitarteko pertsona guzti-guztiei jarri zaie dagoeneko lehenengo dosia.
Bestetik, 70 eta 79 urte bitartekoen % 60 txertatua dago jada lehen dosiarekin, eta maiatzaren lehen asterako denek lehen dosia behintzat jasota egotea espero da. Adin-tarte honetako % 5ek bi dosiak jaso dituzte dagoeneko. Atzotik, gainera, SMS bidez 70-79 adin tartekoek hitzordua har dezakete.
60 eta 69 urte bitarteko adin-tartean, % 38k lehen dosia jaso du eta % 5ek jaso dituzte biak. Hala ere, bultzada honi esker, 65 eta 69 urte bitartekoen txertaketa-erritmoa handitu ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.