80 eta 89 urte arteko pertsonen % 60 immunizatuta dago EAEn
EAEko 80 eta 89 urte arteko herritarren % 60,5 jada immunizatuta dago, covid-19aren aurkako bigarren dosia jasota, eta 70-79 adin tartean ia erdiek, % 48,5ek, jaso dute lehenengo dosia gutxienez.
Gaurdaino, covid-19aren aurkako 707.219 txerto eman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietako 184.041 bigarren dosiak izan dira, hau da, immunizatutako pertsonak. Horiei gehitu behar zaizkie Janssenen dosi bakarreko sendagaia jaso dutenak eta gaixotasuna pasatzeagatik dosi bakarra jaso duten 3.247ak. Hori horrela, 191.025 dira guztira immunizatutakoak.
Txerto motaren arabera, Osasun Sailak Pfizer-BioNTechen 481.459 dosi eman ditu (172.845 bigarren dosiak eta 667 dosi bakarrak), Modernaren 43,854 (11.196 bigarren dosiarenak, eta 444 dosi bakarrak), 178.169 AstraZenecarenak (2.136 dosi bakarrak), eta 3.737, Janssenenak (dosi bakarrak).
Zentro sanitarioetako erabiltzaile eta profesional guztiek jaso dute bigarren dosia, eta Osakidetzan % 97,2koa portzentaje hori. Osasun zentro pribatuetan % 73,1ek jaso dute bigarren dosia, eta osasun garraioan 10etik 9k jaso du lehenengo dosia.
Bestalde, 55 urtetik beherako ertzain guztiek eta beste zerbitzu soziosanitario batzuetako langile guztiek jaso dute lehenengo dosia, unibertsitatetik kanpoko 55 urtetik beherako irakasle guztien moduan.
Adinaren arabera banatuta, 90 urtetik gorako guztiek eta 80 eta 89 urte arteko ia guztiek (% 99,6) jaso dute lehenengo dosia. Portzentaje hori % 48,5era jaisten da 70 urtetik 79ra artekoen kasuan, eta % 37,3ra 60 eta 69 urte artekoan.
Bigarren dosia jaso dutenak % 97,9 eta % 96 dira 100dik gorakoen eta 90etik 99 urtera artekoen artean, hurrenez hurren, eta 10etik 6 immunizatu dira 80 urtetik 89 urtera. Portzentajea % 3,8ra eta % 4,9ra jaisten da 70-79 eta 60-69 adin tarteetan, hurrenez hurren.
EAEn 768.300 txerto jaso dituzte gaur arte: 526.500 Pfizerrenak, 70.900 Modernarenak, 170.900 AstraZenecarenak, eta 6.850 Janssenenak.
Apirilaren 21etik 27ra, aurreikuspenen arabera, Pfizerren 58.408 txerto emango dituzte, Modernaren 5.555 eta AstraZenecaren 8.680 (guztira 72.643).
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.