Trafiko kanpaina berria Nafarroan, motozikleten istripuak murrizteko
Foruzaingoko Trafiko eta Bide Segurtasuneko Sailak eta Nafarroako Guardia Zibilaren Trafiko Elkarteak Trafikoaren Zaintza Areagotzeko plana diseinatu dute. Plan hori astebururo egingo da maiatzaren 15etik ekainaren 13ra, motozikleten istripu-tasa murrizteko helburuarekin.
Eguraldi onaren etorrerak eta alarma egoeraren bukaerak Foru Erkidegoko errepide gehienetan mugikortasunaren hazkunde handia eragingo dutela aurreikusten da.
Operatiboa motozaleentzako arrisku handiko guneetan abiatuko dute, DGTk definitu eta duela gutxi seinaleztatu dituenetan: NA-1110 (Galar-Viana), NA-140 (Auritz-Izaba) eta NA-214 (Nabaskoze-Burgi) errepideetan. Baina Iruñeko saihesbidean (PA-30), N-135 errepidean (Iruñea-Frantzia Luzaidetik) eta Erribera aldean ere arituko dira.
Kanpaina honetan, bi eta lau gurpileko patruilak ibiliko dira aipatutako bideetan, aireko bitartekoak (helikopteroak zein droneak) lagun dituztela, ibilgailuen baldintza teknikoak egokiak diren aztertu, ausarkeriaz eta arduragabekeriaz gidatzen dutenak atzeman, abiadura zaindu eta alkohol eta drogen kontsumoa kontrolatzeko.
Beste urte batzuetako esperientziak eta istripu-tasaren azterketak erakusten dutenez, motozikleten istripu-tasak gora egin du asteburuetan, eta hildakoen eta zauritu larrien kopuruak hazi egin dira; izan ere, azken bost urteetan, 20 motozale inguru hil eta 100 baino gehiago zauritu dira. Hori dela eta, kolektibo hori interesgune garrantzitsua da istripu-tasa handia murrizten saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik