KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gora egin dute positiboek Nafarroan, hiru egunez jarraian behera egin ostean

Zehazki, 71 kutsatze zenbatu dituzte. Bezperakoak baino 23 gehiago dira, baina duela 14 egun baino 37 gutxiago.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak. Argazkia: EFE

Hiru egunez jarraian beheranzko joerari eutsi ondoren, gorako bidea egin dute berriro positiboek Nafarroan, 71 kasu zenbatu baitituzte, Foru Gobernuak emandako  datuen arabera.

Atzo egindako 2.353 proba diagnostikoetatik (bezperan baino 1.043 gehiago) % 3 izan ziren positibo. Hala, positibotasun tasa puntu bat baino gehiago jaitsi da (% 4,4an zegoen).

Bezperan baino 22 positibo gehiago dira, eta duela astebete baino bost gehiago. Dena dela, duela 14 eguneko 109 kasuekin alderatzen baditugu, 38 gutxiago dira. 

Tuteran zenbatu dituzte, berriro, positibo gehien: sei. Iruñeko Mendebaldean eta Antsoainen bosna kutsatze atzeman dituzte, eta Azkoienen eta Atarrabian, launa. Azkenik, Cintruenigon eta Iruñeko Azpilagañan, hiruna kasu zenbatu dituzte. 

Ospitaleetako egoerari dagokionez, ospitaleratzeak eta altak aintzat hartuta, 93 pertsonak jarraitzen dute ospitalean covid-19arekin (bezperan baino 14 gutxiago), eta horietako 19 ZIUetan daude (bat gutxiago), eta beste 12, etxean (aldaketarik ez). Gainerakoak, 62, plantan daude (13 gutxiago).

Txertaketa prozesuan, berriz, atzo 4.590 dosi eman zituzten, eta guztira 342.492 dira orain arte eman dituzten txertoak, jasotako 358.645etatik.

Txertaketa prozesua amaitu dutenen kopurua 114.771koa da, atzo 3.013k bigarren dosia jaso ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X