DBHko eta Batxilergoko ikasleak abuztu amaieran hasiko dira txertatzen
12 eta 18 urte bitarteko haurren eta gazteen txertaketak badu jada data. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko ikasleen txertaketa abuztu amaierarako du aurreikusita Espainiako Gobernuak.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur iragarri duenez, Sendagaien Europako Agentziak aurreikusitako baimenak emanez gero, datorren ikasturte akademikoa hasi baino bi aste lehenago hasi nahi dute gazteen eta nerabeen txertaketarekin.
Carolina Darias Osasun ministroak aukera hori aurreratu zuen joan den astean, eta gaur, Sanchezek, Moncloan hezkuntza-komunitatearen omenez egindako ekitaldi batean, mezu bera errepikatu du: "Dudarik gabe, gure ikasleen txertaketa urrats erabakigarria izango da, hezkuntzan eta gizartean normaltasuna berreskuratzeko bidean".
Pandemia garai hauetan hezkuntza-komunitateak egin duen erakustaldia ikusita, "Espainia hezkuntzan bikaintasun akademikoa lortzeko gai" dela defendatu du Sanchezek.
Kolektibo horrek ikasturte honetan egin duen ahalegin eskerga eskertu nahi izan du Espainiako presidenteak eta irakasleek ikasgeletan zein ikastetxeetan egin duten lanaz jabetzea ezinbestekoa dela ere gehitu du.
Gainera, Estatu espainiarrean pandemiaren unerik txarrenetan ikasgelak irekita mantentzea balioan jarri nahi izan du. Azaldu duenez, ikasgelen % 99,8 zabalik egon dira pandemiak iraun duen bitartean: "Mende batean bizi izan dugun hondamendia handienaren aurrean hezkuntza sistemak eman duen erantzuna ohorezko matrikula emateo modukoa izan da. Ia mundu osoan eskolak itxita egon direnean, Espainia izan da gelak zabalik mantendu dituen munduko herrialde gutxietako bat".
Azkenik, gobernu autonomikoen eta Hezkuntza Ministerioaren arteko "koordinazio handia" azpimarratu nahi izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.