Orkoiengo talde-bortxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur hasiko dira epaitzen emakume batek Orkoienen jasandako talde-bortxaketa

Bost akusatuek sare sozialen bidez egin zuten hitzordua biktimarekin. Fiskaltzak 50 urtetik gorako zigorrak eskatu ditu erasoan parte hartu zutenentzat.
Nafarroako Auzitegi Nagusia.
Nafarroako Auzitegi Nagusia.

Duela bi urte Orkoienen emakume bati egin zioten talde-bortxaketa argitzeko epaiketari ekin diote astelehen honetan Nafarroako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak 50 urtetik gorako zigorrak eskatu ditu akusatuentzat.

Ustezko bost erasotzaileetako hiru espetxean daude, eta beste bi, aske, kautelazko neurriekin.

Erasoa 2019ko azaroaren 29an izan zen, biktimak 23 urte zituela. Sare sozialen bidez egin zuten akusatuek eta emakumeak hitzordua, eta horietako lauk ustez bortxatu egin zuten. Emakumeak Orkoiengo udaletxean kontatu zuen gertatutakoa lehenengo, eta, ondoren, salaketa jarri zuen Foruzaingoaren aurrean.

Fiskaltzak 15na urteko kartzela-zigorra eskatuko du aipatutako lau gizonentzat, sexu-eraso delitua egotzita. Taldeko beste kideek biktima bortxatzen ari zirela ezer ez egiteagatik, hiru sexu-delituren beharrezko laguntzaile izatea leporatzen diete, eta, ondorioz, osotara, bakoitzarentzat 54 urteko espetxe-zigorra eskatuko du.

Bosgarren akusatuarentzat, aldiz, 52 urteko zigorra eskatuko du; izan ere, fiskalaren arabera, honek ez zuen ustez biktima bortxatu, baina 4 sexu-eraso delituren beharrezko laguntzaile izatea egotziko dio.

Ahozko ikustaldirako sei saio aurreikusi dira: ekainaren 21, 22, 23, 24 eta 29an eta uztailaren 1ean egingo dituzte.

Lehenengo egunean, akusatuek deklaratuko dute, eta, Fiskaltzaz eta akusazio partikularraz gain, Nafarroako Gobernuak eta Orkoiengo Udalak ere parte hartuko dute, akusazio publiko gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X