Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

62 urteko gizon bat hil da Laidako hondartzan bainua hartzen ari zela

Ezbeharra 16:40 aldera jazo da, Antzora inguruan, oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

62 urteko gizon bat hil da larunbat arratsaldean Laidako hondartzan, Ibarrangelun (Bizkaia), bainua hartzen ari zela; oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 16:40 aldera jazo da Antzora inguruan.

Gertu zegoen surflari batek uretatik atera du adinekoa.

Osasun langileak gizona suspertzen saiatu dira tokian, baina ez dute lortu eta hil egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X