Covid-19a norberak detektatzeko testak: erabilgarriak, arduraz jokatuta
Aurreikusitakoa betetzen bada, aste honetan bertan errezetarik gabe eskuratu ahal izango dira covid-19a norberak detektatzeko testak. Asteartean Ministroen Kontseiluak baimen hori onartzea espero da eta, behin Estatuko Aldizkari Ofizialen argitaratuta, datozen egunotan edozeinen eskura egon litezke proba horiek farmazietan.
Joan den abendutik daude testok salgai farmazietan, baina sendagiriarekin soilik. Errezetarik gabe eskuratu ahal izatea da berritasuna. Horrenbestez, maiatzean indarrean jarri asmo zuten baimena aurki beteko da. Farmazia gehientsuenek biltegian dituzte dagoeneko test hauek, salmenta librea baimentzen zenerako prest. Prezio zehatzak fabrikatzailearen eta farmaziaren araberakoak izango badira ere, BEZetik salbuetsia egongo dira eta 10-15 euro bitartean kostako dira.
Olatz Cuevas, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoko kideak adierazi du, farmazialariek hasieratik begi onez ikusi dutela test hauek herritarren esku jartzea, ondo erabiltzen badira, pandemiaren kontrolerako positiboak izan daitekeelako. Halere, badute kezka bat: ez dago inongo protokolorik test horien atzean eta, beraz, emaitza positiboa lortuz gero, norberaren ardura izango da osasun zerbitzuari jakinaraztea. "Horregatik, farmazia elkargoetatik eskatu izan dugu nolabaiteko protokolo bat ezartzea, baina ez da gure eskaera aintzat hartu".
Horregatik, arduraz jokatzeko deia herritarrei "orain arte egin dugun moduan", babes neurriak zaindu eta emaitza dena delakoa izanda ere, arduraz jokatzeko.
Cuevasek dioenez Covid-19a norberak detektatzeko test hauek baliogarriak izan daitezke "bazkari bat edo edonolako konpromiso sozialen bat izan eta 'lasaiago' joateko, baina, hala eta guztiz ere, oso kontuan izan behar da probek ez dutela % 100eko zehaztasuna eta beraz positibo faltsuak edo negatibo faltsuak lortu daitezkeela karga birikoa baxua denean edo sintomarik ez dagoenean".
Izan ere, probek emaitza ahalik eta zuzenena emateko, "infekzioa gertatu denetik 7 egunen barruan edo sintomak hasi diren egunetik 5 egunen barruan egin behar dira. Hortik kanpora emaitza ez da fidagarria izango".
Ez dute balio ofizialik
Europar Batasunak gutxienez % 97ko espezifikotasuna eta % 90eko sentsibilitatea duten testak erabiltzea gomendatzen du. Cuevasek esan duenez "ikusi dugu ere, hemen errezetarik gabe farmazian erosi ezinda, Internetez testak erosten dabilela jendea, aintzat hartu gabe, produktu horiek, beharbada, ez dituztela betetzen Europar Batasunak ezarritako arauak".
Era berean, ohartarazpena egin du Cuevasek, "test horiek ez dute balio ofizialik, ez medikuek, ez farmaziek, ezingo dute test horien emaitza frogagiri moduan erabili, ez dute balio inongo ziurtagiririk igortzeko", eta emaitza negatiboa izanda ere, beharrezkoa izango da babes-neurriak errespetatzea.
Balio ofizialik ez dutenez, ez dute balio, esaterako, bidaiatzeko ziurtagiria lortzeko, "horretarako, klinika pribatu homologatuetan egindako antigeno edo PCR testak baino ez dira izango baliogarri".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.