Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Positiboek behera egin dute Nafarroan, hirugarren egunez jarraian

Atzo 289 kutsatu atzeman zituzten, larunbatean 361 eta ostiralean 441. Positibotasun tasak, bestalde, behera egin du eta % 14,3an kokatu da.
Pertsona bat, maskara jarrita, Iruñeko kaleetatik ibiltzen.
Pertsona bat, maskara jarrita, Iruñeko kaleetatik ibiltzen. Argazkia: EFE.

Nafarroan, hiru egunez jarraian egin du behera covid-19ak kutsatutako positiboen kopuruak. Atzo 289 positibo zenbatu zituzten, larunbatean 361 eta ostiralean 441, Nafarroako Gobernuak zabaldutako datuen arabera.

Igandean 2.020 test diagnositiko egin ziren, eta positibotasuna % 14,3an kokatu da; azken bi asteetako datuekin alderatuta, beheranzko joera hartu du datu horrek. Zehazki, uztailaren 18an 399 positibo atzeman ziren, % 16,3ko positibotasunarekin.

Nafarroako Gobernuaren esanetan, azken egunean 12 pertsona gehiago ospitaleratu behar izan dituzte, horietako bi Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Hala, Nafarroan guztira 94 pertsona daude ospitaleetan, horietatik 16 ZIUetan. Gainera, azken 24 orduetan ez da covid-19agatik heriotzarik egon Foru Erkidegoan.

Datuak herriz herri aztertuta, Berriozar (18 positibo), Lizarra (17) eta Tutera (15) nabarmentzen dira, baita Iruñea ere (74); hiriburuan, Arrotxapea eta II. Zabalgunea auzoetan hamarna kasu atzeman zituzten atzo.

Txertaketa kanpainari dagokionez, igandean 3.552 dosi eman dituzte; ondorioz, guztira 767.863 txerto jarri dituzte orain arte Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X